kameratoia archivos - Page 3 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Aurtengo Kameratoian 85 bat gazte arituko dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/28
Abenduaren 3an izango da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyaren aurkezpena eta 6an sari banaketa. Parte hartzaileek 48 ordutan egin beharko dute film laburra eta antolakuntzari entregatu. Guztira 23 talde aurkeztu dira piztia pizteko gogoz. XII.Kameratoia basati-basatia dator! Irudienean ospatuko da laugarrenez, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Piztu piztia! Lemapean, aurten irudimena eta barruko “piztia” askatzera deitu ditugu […]
XII. Kameratoia:  Piztu piztia!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/19
Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da aurten eta izen ematea urriaren 24an zabalduko du Euskaltzaleen Topaguneak. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen emate epea. Rally hau bizi izan dutenek badakite tximista baten deskarga bezalakoa izaten dela: 48 ordutan sortu behar […]
Kameratoiaren X.edizio arrakastatsua Durangoko Azokan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Bigarren urtez Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea, ikus-entzunezkoen plazaren baitan antolatu da eta iazko arrakasta berretsi du bere 10. edizioan. Guztira 26 taldek eman dute izena lehiaketan eta horietatik, 24 etorri ziren Abenduaren 6ko aurkezpenera. 48 ordu beranduago, 22 taldek entregatu ahal izan zituzten euren film laburrak. Denbora honetan, 18 eta 35 […]
Loreak, Bingen eta Joxean´s Hil Eben film luzeak aurtengo Irudienean
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/21
Irudienean, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plazan, guztira, 35 proiektu aurkeztuko dira, abenduaren 5etik 8ra. Lau egunetan zehar adin eta interes orotako ikusleei zuzendutako egitarau oparoa eskainiko da Durangoko Zugaza zineman. Film gehienen aurkezpenetan, bertan izango dira sortzaileak, ikusleekin batera euren lanen inguruan hausnartu eta sakontzeko.  Hitzordu nagusietakoei dagokionez, berriki jakin izan dugu aurtengo euskal film luze arrakastatsuenetariko […]
Kameratoiaren 10. edizioa abenduaren 6tik 8ra egingo da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/28
2005 urteaz geroztik, Euskaltzaleen Topaguneak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du urtero. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta iazko arrakasta dela eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazan egingo dugu, bigarrenez.   Lehiaketak 48 orduko formatua mantenduko du. Hala, abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburren gaia eta bertan islatu beharko dituzten ezaugarrien zerrenda […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 5