Sentiberatzea archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Badator Bidasoko Proiektu Azoka
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/03/16
Bidasoko azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da! Maiatzaren 6an (larunbata), Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Azoka ekimena antolatuko du, Beran (Nafarroa). Azokak euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako proiektuen erakusleihoa izatea du asmo, Euskal Herriko txoko guztietako praktika egoki ezberdinen berri eman eta jasotzeko aukera zabalduz.
Handira jo
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/03/14
Musean bezalaxe, euskararen partida irabazi nahi badugu, txikira ez ezik handira ere jo behar dugu bai ala bai. Gehienetan txikira ibili ohi gara jokaldiz jokaldi tantoak biltzen partida ikaragarri luzatuz, amaiera noiz iritsiko den antzeman gabe. Eta handira zer? Beasaingo Aittu! Euskara Elkartekoek garbi dute euskararen partida irabaztekotan handira ere jo beharra dagoela eta hortik […]
Debabarrenean Euskararen Ginkana egiten ari dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/11/11
Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleon Topagunearekin batera eta Deba, Mutriku, Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko udalek eta Eibarren AKEBAIk lagundurik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko martxan jarriko dute Euskararen Ginkanaren Debabarreneko 1.edizioa.   Euskararen Ginkana lehiaketa honen bidez jolasen bitartez gazteen eta taldeen artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta aktibismoa bultzatzea da erronka. Urte honetan Debabarrenara heldu da lehiaketa eta “hizkuntza-ekologia” izango da lehiaketaren […]
Gau Beltza antolatzeko baliabideak eskura
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/10/08
Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa. Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako […]
Gau Beltzari buruzko ikastaroa
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/06/26
Gau Beltzaren gaineko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak UEUrekin batera. Gau beltzaren arima bizirik!????‍♀️ Berpiztutako kalabazen argia???? Ikastaro interesgarria antolatu dugu. Sustraietara bidaiatuko dugu eta arimen gaua berpiztu. Informazio gehiago hemen  Oinarri teorikoa: Josu Ozaita eta Jaime Altunaren “Itzalitako kalabazen berpiztea” ikerketa. Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hau […]
Euskararen Ginkanaren finala ospatuko da larunbatean Kutxa Kultur-en (Tabakalera)
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/06
Lehen faseko proba guztiak amaituta, dagoeneko baditugu finala jokatuko duten lau taldeak. Finala Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran, izango da, goizeko 11:30etan hasita. Ekitaldi irekia da. Gasteiz, Durango, Donostia eta Getariatik etorriko dira talde finalistak. Guztira, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 27 talde aritu dira lehian. Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    81 + = 86