Kameratoiaren X.edizio arrakastatsua Durangoko Azokan

Bigarren urtez Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea, ikus-entzunezkoen plazaren baitan antolatu da eta iazko arrakasta berretsi du bere 10. edizioan.

Guztira 26 taldek eman dute izena lehiaketan eta horietatik, 24 etorri ziren Abenduaren 6ko aurkezpenera. 48 ordu beranduago, 22 taldek entregatu ahal izan zituzten euren film laburrak. Denbora honetan, 18 eta 35 urte bitarteko 57 gazte egon dira erlojuaren kontrako abentura honetan murgilduta.

Hona hemen Kepa Errasti, aktore, gidoigilea eta zuzendariak, Vanesa Fernandez, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko irakasleak eta Amaia Ugalde, Anboto Durangaldeko astekariko kazetariak osatutako epaimahaiak esleitutako sariak:

LEHEN SARIA: 1.200€

Lanaren izena: ‘KLAK!’
Taldearen izena: JR Productions
Taldekideak: Asier Fernandez de Aranguiz eta Imanol Ituiño

BIGARREN SARIA: 900€

Lanaren izena: ‘Hats emanez’
Taldearen izena: Galdun
Taldekideak: Iker Ugalde Alberdi

HIRUGARREN SARIA: 600€
Lanaren izena: EH Txapak
Taldearen izena: LPM eta lagunak

Topagunea Saria, Aiaraldea Komunikazio Lehioa-ren izenean aurkeztutako taldeak eskuratu du. Euren proiektua sustatzeko izango da Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariaren eskutik jasotako 500€ko txekea

Azkenik, aurten nobedade berri bat izan dugu sari banaketan: Publikoaren saria hain zuzen ere. Polakoak izeneko taldearen lana izan zen ikusleen artean gogokoena.

Abenduaren 8an Irudienean izan zen sari banaketaren irdiak bertan dituzue ikusgai:

argazkigaleria