Topaldia archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Aktibista izateko eta komunitategintza egiteko  modu ezberdinak hizpide Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  24/02/02
Ermua, 2024/02/02. “Gizarte mugimendua garen heinean, gizarteak aldatzen jarraitu bitartean, gai berriak lantzeko gogoz gaude, beti ere errealitatearen ikuspegi anitzak, ikasketa berriak eta esperientzia baliagarriak eskainiz eta partekatuz”. Hitz horiekin zabaldu dute aurtengo Topaldia Euskaltzaleen Topaguneko kideek jardunaldiaren norabidea agerian utziz. Euskaltzaleok sareak josten: aktibismoak eta komunitateak izenburupean, jardunaldiak areto bete jende bildu du. Izarra […]
Euskara elkarteek Kongresuko gogoetari ekin diote Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/02/06
Euskara elkarteen mugimenduak 2023ko udazkenean egingo duen Kongresuaren atariko gogoeta egiteko plaza izan da aurtengo Topaldia. Santa Ageda bezperan Durangoko Plateruenan bildutako 70 lagunek urte osoan zehar hausnarketa-gai izango diren gaiak aletzen hasteko aukera izan zuten. Araba, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko euskara elkarteetako kideak bildu dira Durangon eta bakoitzak bere inguru eta errealitatetik iritzia […]
Aniztasuna sistematikoki lantzeko proposamenak Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/02/10
Urteroko hitzordu ezinbestekoa da Topaldia euskaltzaleen mugimenduan. Gogoetarako eta topaketarako espazioa da urtearen hasieran egiten den jardunaldia. Aurtengoak ere izan du gogoetatik eta topaketatik, baina Covid19ak baldintzatu eta mugatu egin digu elkarrekin egoteko aukera. Urtarrilaren 28an ia ehun lagun batu gara gogoetara, batzuk Bilboko Bizkaia aretoan bertan eta beste batzuk streaming bidezko seinaleari jarraituz. Aurtengo […]
2019ko Topaldia jardunaldia, euskaltzaleen mugimendu berritura bidean
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/02
Urtero bezala, Topaldia jardunaldia egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2019 urtearen hasieran, “Topaldia 2019: euskaltzaleen mugimendun berritura bidean” izenburupean. Hurrengoa urtarrilaren 31n izango da, lehen aldiz Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuek ardaztuko dute oraingoan Topaldiaren edukia.  Euskararen normalizazio prozesuan azken urteotan sortzen ari diren gogoeta, ekimen […]
Diskurtsoak aztergai izango dira Topaldian, urtarrilaren 25ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Euskalgintzatik darabiltzagun diskurtsoak aztertuko dira Topaldia jardunaldian, euskaltzaleen mugimenduak urtero antolatzen duen gogoeta-saioan. 2018ko urtarrilaren 25ean egingo da Topaldia, Durangoko Landako Elkartegian, azken urteotan egin izan den modura. Herritarrak euskaltzaletzeko diskurtsoek ardaztuko dute, esan bezala, Topaldiaren 15. edizioko edukia. “Diskurtsoak: nola euskaltzaletu herritarrak?” izenburupean, euskalgintzan erabiltzen ditugun diskurtsoak aztertu eta diskurtso berriak eraikitzeko oinarriak zeintzuk izango […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 6