Topaguneko kideak

Euskaltzaleen Topagunea herriz herri antolatuta dauden euskaltzaleen bilgunea da, euskaltzale norbanako, herrietako elkarte eta euskararen erabilera sustatzea helburu duten eragileen bilgunea.

Mugimenduaren oinarrian euskaltzaleak daude, euskara elkarteetako bazkide eta boluntarioak, euskararen komunitatea biziberritzeko beraien ekarpena egiten duten herritarrak. Horiekin batera, mugimenduaren jarduerak garatu eta hazi diren neurrian lantalde profesionala eta zuzendaritza batzordea daude bidelagunen eskutik lanean.

 Herritarrak

Mugimenduaren oinarrian herritarrak daude, askotan ekimen desberdinetan bolondres moduan aritzen direnak, beti euskararen erabilera ardatz. Pertsona sare zabala da mugimenduaren euskarri, izaera kolektiboa duen olatua gara.

Bektorea denbora da, maiztasuna, nola irauten duzun jokaera aldaketa horretan. Jokaera bakarra aldatzea kanpoan bezain zaila edo bezain erraza izango da etxean, baina irautea zailagoa da. 

Gemma Sangines/Hizkuntz ohituretan espezializatua

 Bazkideak

Euskararen alde lan egiten duten elkarte asko daude mugimendu honen oinarrian, laguntza, babesa eta lana eskaintzen diotenak mugimenduak bere baitan dituen ekimen sortari.  Euskararen komunitatea biziberritzeko beraien ekarpena egiten dute.

Pazientziarena giltzarrietako bat da, batez ere elkarri tamaina hartu arte. Inoiz probatu gabe ondo ezagutzen duzun pertsona batekin lehenengoz euskaraz egiteko, egoera berezi bat sortu behar da.

Pablo Suberbiola/Sozio-linguista, Klusterreko ikerlaria

 Lan taldea

Mugimenduaren jarduerak garatu eta hazi diren neurrian lantalde profesionala ere sortu da.  35 kidek osatzen dute. Proiektu eta egitasmo ezberdinetan antolatuta dauden aditu konprometituz osatutako lantalde multidiziplinarra da.

“Krisi honi aurre egiten lagunduko digu euskarak. Aurrera egiteko, behar dugu lankidetza, eta hori ez da bakarrik harremanen eremuan gauzatzen, kulturen eta balio partekatuen eremuan ere bai

Jasone Mendizabal/Zuzendaria

 Zuzendaritza batzordea

Urte luzez euskaltzaletasunean lan egin eta eragin duen eskarmentudun pertsonez osatutako taldea da. Mugimenduaren gidaritzan esku hartzen du batzorde honek. Badaude beste batzorde batzuk, arloka antolatuta, elkarlanean mugimendua gidatzen dutenak.

Niretzat euskaraz egitea ez da naturala izan, borondate baten ondorioa baizik”

Kike Amunarriz/Lehendakaria

 Bidelagunak

Euskaltzaleen mugimendua babesten eta eusten duten eragile asko daude, sare zabal bat dago euskararen alde lanean. Euskararen erabilera abiapuntu elkarlanean aritzen gara hainbat erakunde eta elkarterekin.

“Efizientzia lortzeko lan handia egiten ari dira tokiko hedabideak”

Alaitz Artolazabal/Tokikom

“Euskara ikastea, praktikatzea eta normalizazio bidean jartzea eskubidea izan dadin ari gara lanean.”

Alizia Iribarren/AEK

Egitura Euskaltzaleen elkarteak Lan arloak Zuzendaritza Batzordea Mugimenduaren elikadura Sentsibilizazioa eta erabilera Aisialdia eta kulturgintza Bazkideak Batzordeak Lantaldea Partaidetzak Tokikom Kontseilua Soziolinguistika Klusterra Puntueus fundazioa Komunitatea Mugimendua Bazkideak Boluntarioak Lankideak Topagunea Taldea Abebigune Nafarroako Topagunea Arabagara Kabia Zerbitzuak Euskaltzaleen Topagunea
Egitura: Legez, federazio izaera du Euskaltzaleen Topaguneak.
Euskaltzaleen elkarteak: Euskaltzaleen Topagunearen bazkideak herriz herri antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteak dira. Berauek osatzen dute Topagunearen erabaki organo nagusia: Batzar Nagusia.
Zuzendaritza Batzordea: Euskaltzaleen elkarteetako ordezkariek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Bederatzi eta hamabost kide artean ditu zuzendaritzak.
Bazkideak: Tokian tokian antolatutako herri edo eskualde mailako euskaltzaleen elkarteek Euskaltzaleen Topagunearen norabidea erabakitzeko aukera eta ardura dute.
Batzordeak: Batzordeetan antolatzen da federazioaren jarduera, lan arloka edo eginkizun zehatzetarako antola daitezkeen batzordeetan.
Langileak: Herriz herri antolatuta dagoen boluntario sareaz gain, lantalde profesionala du Euskaltzaleen Topaguneak, bere eginkizuna bete eta martxan dituen egitasmoak gauzatu ahal izateko lantaldea.
Lan arloak: Topagunearen jarduera hiru lan-arlo nagusitan antolatzen da (federazioa sortu zenetik laugarren arlo bat ere garrantzitsua izan da, toki hedabideena, gaur egun Tokikom bateraguneak bete du funtzio hori). Arlo hauetan kokatzen dira egitasmo nagusiak.
Aisialdia eta kulturgintza: Euskaltzaleen mugimenduak bere ibilbidean landu izan dituen bi arlo garrantzitsu dira euskarazko kulturgintzaren hedapena eta aisialdiko egitasmoen
Sentsibilizazioa eta erabilera: Arlo honetan askotariko proiektuak lantzen dira: mintzapraktika egitasmoak, kultur eta hizkuntza aniztasuna lantzeko ekimenak, sentsibilizazio saio eta kanpainak, eta oro har, erabilera bultzatzeko egitasmoak.
Mugimenduaren elikadura: Euskaltzaleen mugimendua indartzeko eta garatzeko ekimenak antolatzen dira; aktibazioa, formazioa eta kohesioa helburu duten egitasmoak. Euskaraldia edo Topaldia dira egitasmo horien adibide.
Komunitatea: Mugimengu handi bat da euskaltzaleen elkarteena, milaka lagunek osatzen duten mugimendu zabala. Bakoitzak bere funtziotik, ekarpena egiten dio euskaldunon komunitateari.
Mugimendua: Herriz herri antolatutako euskaltzaleek euskara elkarteak osatu izan dituzte 80. hamarkadatik aurrera. Milaka euskaltzale dira mugimenduaren oinarria.
Bazkideak: Herrietako euskaltzaleen elkarteetako bazkideak norbanako euskaltzaleak dira, beraien ekarpenekin euskaltzaleen mugimendua hauspotzen duten euskaltzaleak.
Boluntarioak: Borondatezko lanak garrantzia handia du euskaltzaleen mugimenduan. Milaka boluntarioren lanari esker sortu dira elkarteak eta beraien denbora eta ekimenari esker dago bizirik mugimendua.
Langileak: Ehunka langile dituen mugimendua da, era berean, euskaltzaleena. Urtez urte ekimenek hartu duten tamainak eta dinamikak profesional talde sendoa osatzea eskatu du.
Topagunea taldea: Asko eta askotarikoak dira Euskaltzaleen Topaguneak sortu zenetik martxan jarri dituen jarduerak. Egitasmo eta lan-ildo ezberdinei erantzuteko elkarte eta enpresa taldea osatu du bere inguruan federazioak.
Euskaltzaleen Topagunea: 1997an otsailean sortutako jatorrizko federazioa da Euskaltzaleen Topagunea. Euskal Herriko ia 100 euskaltzaleen topagune batzen ditu bere barruan.
Nafarroako federazioa: Nafarroako zenbait euskaltzaleen elkartek osatutako federazioa, lurraldeko egitasmo propioak garatzeko.
Arabagara federazioa: Arabako zenbait euskaltzaleen elkartek osatutako federazioa, lurraldeko egitasmo propioak garatzeko.
Abegigune federazioa: Gipuzkoako zenbait euskaltzaleen elkartek osatutako federazioa, lurraldeko egitasmo propioak garatzeko.
Kabia zerbitzuak: Kanpo zerbitzuak eskaintzeko sortutako enpresa da, nagusiki aisialdi eta kulturgintzari lotutako kanpo zerbitzuak kudeatzen dituena.
Partaidetzak: Euskaltzaleen Topaguneak beste erakunde batzuetan parte hartzen du.
Tokikom: Toki komunikabideen bateragunea da Tokikom. Topagunea bere sorreratik izan da euskarazko toki komunikabideen bilgune, tokian tokiko euskaltzaleen elkarteek sortuak baitira horietako asko. Topaguneak eta bere zenbait bazkidek sortu zuten Tokikom bateragunea eta federazioa da bazkide nagusietako bat. Info +
Kontseilua: Euskararen Gizarte Eragileen Kontseilua 1997an sortu zen. Kontseiluaren sorreran parte hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak eta egun bere erabaki organo nagusietan parte hartzen jarraitzen du. Info +
Soziolinguistika Klusterra: Soziolinguistika ezagutza sortu eta kudeatzea helburu duen erakundeko bazkide ere bada Topagunea. Klusterreko zuzendaritzan parte hartzen du federazioak. Info +
Puntueus elkartea: Euskara eta euskal kultura ingurune digitalean sustatzea xede duen elkarteko kide da Topagunea. Info +

 

 HARREMANA 

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 37 = 40