XII. Kameratoia: Piztu piztia!

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da aurten eta izen ematea urriaren 24an zabalduko du Euskaltzaleen Topaguneak. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen emate epea.

Rally hau bizi izan dutenek badakite tximista baten deskarga bezalakoa izaten dela: 48 ordutan sortu behar izaten dituzte beraien ikus-entzunezkoak, lehiaketan ezarritako gaia eta ezaugarriak betez. Aurten abenduaren 3an egingo da gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena, Irudienean, eta abenduaren 6an izango da sari-banaketa.

kameratoia_kartela_sare-2016

Kameratoian probatu duten askok errepikatu egiten dute, batez ere lagun artean ondo pasatzearren eta sariren bat eramateko gogoak bultzatuta askok. Aurten 2600 euro banatuko dira hiru talde onenen artean eta, publikoaren sariaz gain, izango da besterik kameratoilarien alde basatia pizteko.

Lehiaketan izena emateko www.kameratoia.eus webgunera jo eta berton dagoen fitxa bete behar da. Lehen 30 taldeek soilik izango dute bermatuta Kameratoian parte hartzeko aukera, beraz, interesa izanez gero komeni da argi ibiltzea.

 

LEHIAKETA SARE SOZIALETAN

4

Gazteek beraien ideiak biluztea, beraien sormena astintzea, barruko piztia piztea nahi dugu. Horregatik,  Kameratoia heltzen denerako giroa berotuko dugu sare sozialetan. Urriaren 24an, izen ematea zabaltzeaz bat, lehiaketa bat jarriko dugu martxan: “Zein izan da zure esperientziarik basatiena?” galderari erantzutea besterik ez da egin beharko.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago www.kameratoia.eus webgunean egongo da urriaren 24tik aurrera.