“ERABILERAREN AROARI” hasiera ematea onartu du Euskaltzaleen Topagunearen 3.kongresuak

Jazten 01
"Un futuro para nuestro pasado" liburuaren dibulgazio eta hedapenerako antolatutako hitzaldi sorta bat du lehen ale honek oinarrian. Sanchez Carrión "Txepetx"en aurkezpena eta beste sei artikulutan aurkitu daitezke aurkezpenok.
Jazten 02
Euskarazko irakaskuntzaren gaineko hausnarketa proposatu zen Jazten aldizkariaren bigarren zenbakian. Irakaskuntza eraginkorra egiteko kontuan hartu beharreko gogoetak dira egindakoak.
Jazten 03
Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearen sorrera prozesua eta lehen urteetako esperientzia jaso zen hirugarren zenbakian. Elkarte aitzindaria izanik, aldizkariaren helburua izan zen Euskal Herriko beste herritako euskaltzaleentzako elkartearen esperientzia zabaltzea.
Jazten 05
Munduko eleaniztasuna izan zuen aztergai Jazten aldizkariaren bosgarren zenbakiak. Hizkuntza aniztasunaren kudeaketa eta munduko hizkuntzak izan ziren gogoeta-gai.
Jazten 06
Europarrak Ameriketara heldu zireneko bosgarren mendeurrena betetzen zen urtean, testuingurua baliatuz ikuspegi historikoa eta herri indigenen egungo egoeraren azterketa uztartu ziren Jazten aldizkariaren seigarren zenbakian.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 41 = 51