Soziolinguistika archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Topaldian egindako ekarpenak BAT soziolinguistika aldizkarian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/11
Aurtengo urtarrilean Durangon egindako Topaldian landutakoak jaso ditu BAT soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakiak. Euskararen herria: zubiak eta palankak izenburupean antolatutako jardunaldian zubigintza izan zen aztergai eta Topaldian egindako zenbait ekarpen jaso ditu aldizkariak 103. zenbakian. Urtero antolatzen ditu Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldiak eta 2017ko urtarrileko edizioan zubigintza izan zen aztergai nagusia. Hiru ikuspegitatik aztertu zen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/11
2016an egindako bi ikerketaren emaitzak aztertuko dira aurten EHUko Udako Ikastaroen barnean Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako ikastaroan. Iaz egin ziren Euskal Herriko kale-neurketa eta Inkesta Soziolinguistikoa izango dira Donostiako Miramar jauregian egingo den “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan” izenburuko ikastaroaren oinarria. Ikerketen emaitzak Jon Aizpurua eta Olatz Altunak aurkeztuko […]
Hausnartu sarien aurkezpenak ikusgai daude
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/01
Mario Zapatak, Txerra Rodriguezek eta Irati Lizeagak irabazi dituzte aurtengo Hausnartu Sariak, Soziolinguistika Klusterrak banatutako sariak. Otsailaren 3an Donostian egindako ekitaldian banatu zituzten sariok eta irabazleek beren ikerketen aurkezpenak egin zituzten. Mario Zapatak Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan lanarekin irabazi du lehen saria. Ikerketa honetan euskararen eremu geolinguistikora etorritako migratzaileek euskarari buruz zein euren hizkuntzen […]
VI. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko datuak aurkeztu dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/08
Bost urtean behin egiten den Inkesta Soziolinguistikoaren seigarren neurketa egin da aurten, 2016 urtean. Euskal Herri osoan egiten den inkesta izan arren, datuak jaso eta argitaratzeko erritmo ezberdinak daude lurraldearen arabera. Lehen datuak aurkeztu dituzte jadanik, Euskal Autonomi Erkidegoari dagozkionak. Hurrengo aste eta hilabeteetan aurkeztuko dira Nafarroako datuak (lehenengo) eta Ipar Euskal Herrikoak (azkenik). VI. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    20 + = 28