Iritzia archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Hitza eta ekimena indartzeko urtea
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/12/03
Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da. Sei urte luze pasatu dira Lorea Agirrek 19. Korrikaren amaieran hitz gogoangarri haiek adierazi zituenetik. Kontua ahalduntzea zen; ekintza aldarrikatzea, alegia. Izan ere, azken urteotan maiz zabaldu da alde egotetik […]
Errespetu kontua
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/07/02
(María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteari gutuna) Begi-bistakoa da Nafarroako herritarren artean, hizkuntzen inguruko sentimenduak eta bizipenak aintzat harturik, hainbat multzo daudela: gaztelaniaz naturaltasunez bizi direnak, euskaltzale sentitzen direnak, edo, arabieraz, urdueraz edo ingelesez mintzatuz hona bizitzera iritsitakoak, besteak beste. Elkarren ondoan bizi gara, baina bizikidetzaren ikuspegitik, elkarrekin bizitzera pasatzea litzateke egoera desiratua. Norabide horretan hizkuntza […]
Mikel San Jose eta Beñat Etxebarriari babesa agertzeko agerraldian parte hartu du Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/07/03
Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose futbol jokalariek sareetan euskarazko mezu bat zabaltzearren jaso dituzten eraso eta irainak salatu eta jokalariei babesa eskaintzeko ekitaldia egin da Bilbon, Santi Mami / San Mamés futbol zelaiaren parean. Euskaltzaleen Topaguneak ekitaldian parte hartu du, agerraldia antolatu duen Gu ere bai ekimenaren gonbidapenari erantzunez, euskaltzaleen mugimenduaren babesa agertu eta […]
Jauzi egin genuen Hondarribian!
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/06/13
Nabari zen handia izango zela, Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunak autobusetatik jaitsi orduko. Arraun elkartekoek Bidasoan gora etorrita Hondarribian festa piztu orduko. “Itxeki euskarari” paineluak jantzita, harro,  Abiyuan txarangarekin kalejiran hasi ginen unetik. Harro gaude bidelagun eta bidelariek jauzi egin genuelako kalera, mingainari lotsa barik eraginez. Mintzalagunek eta Blagankideek elkarrekin jarri genuelako dantzan Hondarribia. Kalejira, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    14 + = 17