Komunikabideak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

LABURBIRA, film laburren zirkuitoa, 30 herritara iritsiko da aurtengo edizioan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/02/23
2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, 30 herri bisitatuko ditu bere XIX edizioan. 9 film laburrekin osatutako bilduma aparta da aurtengoa. Denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik apirilaren 4ra bitartean egongo da ikusgai. Info osoa: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
“Etxealditik Euskaraldira” ekimenarekin bat eginda film emanaldi bateratua euskarazko telebistek
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/04/27
Datorren asteazkenean, apirilaren 29an, euskarazko bi filmeren emisio bateratua egitea adostu dute EiTB, TOKIKOM eta Topaguneak. Emisioa Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egiteko modua izango da, asteazkenean Euskaralditik egingo den proposamena euskarazko filma bat ikustea izango da eta. TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari  oinarria eman diona.  Akordio horren ondorioz,  datorren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/30
TOKIKOMek euskarazko komunikabide berri bat aurkeztu du egunotan. GUREAN.EUS webguneak TOKIKOM osatzen duten 60 hedabideetako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu (ekonomia, kirola, kultura, politika, gizartea, tenologia…), eguneroko errealitatearen gertu-gertuko ikuspegia eskaintzeko asmoz. Informazio gehiago  
Jone Guenetxea presidente  hautatu eta jauzi kualitatiboa egiteko plangintza onartu du TOKIKOMek Batzar Nagusian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/28
TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak ohiko Batzar Orokorra egin du Eibarko Markeskua Jauregian, eta 2017rako jauzi kualitatiboa dakarren plangintza onartu du. Horrekin batera, Durangaldeko Anboto astekariko zuzendari Jone Guenetxea Arrindak hartu du presidente kargua, 2014tik kargua zuen Urko Aristiren ordez.  Bost urte dira jadanik Euskaltzaleen Topagunean biltzen ziren toki komunikabideek haien sailari gorputz eta entitate juridiko […]
Puntako profesionalak TOKIKOM Jardunaldietan, euskarazko toki komunikabideen erronkak identifikatzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/25
ARKO Jardunaldien 25. urteurrena, eta TOKIKOMen sorreraren bosgarrena ospatzeko, TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak azaroaren 14an izango dira, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta euskarazko toki komunikabideen iragana, oraina eta geroa aztertzea dute helburu nagusitzat. Goizeko 9:00etan hasi eta 15:00ak arte iraungo dute. Jardunaldiak bi zati izango dituzte: lehenengoan, errepaso sakon bat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/20
Soziolinguistika Klusterrak agerkari digital berria sortu du, hamabostean behin soziolinguistikaren inguruko berriak zabalduko dituen buletin digitala. Hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango du, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko du. Lehen zenbakia jadanik sarean dago eta ondoko loturan dago hurrengoak posta elektronikoz jaso ahal izateko formularioa.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 1 = 4