Lan-arloak

Euskaraz bizitzeko espazio eta funtzioak sortzea da mugimenduaren eginkizun nagusietako bat eta horretarako gizarteko eta bizitzako eremu ezberdinetan eragitea izan da euskaltzaleen elkarteentzat estrategia.

  • Askotarikoa eta anitza da euskaltzaleen mugimenduaren jarduera.
  • Hainbat lan-arlotan antolatu izan dira tokian tokiko euskaltzaleen topaguneak. 

Ez da erraza guztiak sailkatzea, ekimen batzuk edozein sailkapenetatik kanpo gera daitezkeelako, baina gaur egun Euskaltzaleen Topaguneak dituen lan-arlo nagusiak atal honetan aurkitu ahal izango dituzu.   

Euskara praktikatzeko sortutako egitasmoak, euskaraz bizi diren lagunak hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituztenak.
Gertuko informazioa euskaraz lantzen duten hedabide sare zabala, euskaltzaleen mugimenduak bultzatua. Herritarrei intereseko gaiak euskaraz helarazten dizkiete toki-komunikabideek.
Herritarren hizkuntzarekiko atxikimendua handitzeko ekimenak bultzatzen dira, baita era guztietako entitateen hizkuntza praktikatan eragiteko ere.
Hurbileko harremanetan eta hizkuntza praktiketan garrantzia handiko eremua da aisialdia. Hizkuntzaren sustapenean tresna eta testuingurua da aisialdia, aldi berean.
Hizkuntza eta kultura aniztasuna lantzeko jarduerak antolatzen dira, euskara kohesio hizkuntza modura erabiliz.
Sormena bultzatu eta euskarazko sorkuntza lanak hedatzeko era guztietako jarduerak egiten dira, hizkuntza eta kultura bereizi ezinezko bi elementu dira eta.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    69 − = 64