Egitasmoak
Lan arlo ezberdinetan antolatzen ditugu egitasmoak. Euskararen erabileran eragitea dugu helburu eta horretarako hiztunek bizitzako eremu ezberdinak euskaraz garatu ahal izateko ekimenak antolatzen ditugu. Euskal hiztunak non, euskara elkarteak han! Norabide horretan euskararen erabilera erdigunean izango duten jarduerak sortzen ditugu.
Hizkuntzaren sustapenean tresna eta testuingurua da aisialdia. Gustuko jarduerak egiteko unean sortzen diren harremanak hurbilak eta aberasgarriak izaten dira, baita hizkuntza lantzeko ere.
Hizkuntzak dira kultura adierazle garrantzitsuenetakoak, beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko hizkuntzak zaindu behar ditugu. Euskara kohesio hizkuntza moduan erabiltzea beharrezkoa da.
Euskaltzaleen mugimenduak bultzatutako hedabideen sarea zabala da, euskarazko informazioa, tokikotasunetik gertutasunez landu eta zabaltzen duena.
Denok gara kultur sortzaile edo hartzaile eta askotan hitza izaten da bi horien arteko lotune nagusia. Harreman horretan elikatzen dira hizkuntza eta hiztuna.
Euskara praktikatzeko egitasmoak, euskaraz bizi direnak, ohitura hori ez dutenekin edo euskaldun berriekin elkartzea dutenak helburu.