Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 6 of 42 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaraldia “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/11/20
Euskaraldiaren bigarren edizioa hasteko urtebete falta den egunean aurkeztu da 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa soziala. Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldian bigarren Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu dira, izango diren berrikuntzak azpimarratuz. Hurrengo Euskaraldia gehiago, sakonago, zabalago eta anitzagoa izango dela azaldu da. Hainbat gizarte eragile, erakunde publiko eta enpresatako […]
Gau Beltza antolatzeko baliabideak eskura
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/10/08
Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa. Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako […]
Kike Amonarrizi pasa dio lekukoa Elena Lakak
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/09/27
Bost urtez Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izan den Elena Lakak lekukoa pasa dio kargua hartu duen Kike Amonarrizi gaur, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ez-ohiko Batzar Nagusian. 2014ko apiriletik izan duen ardura uzteko asmoa adierazi zuen Elena Lakak urteko lehen hilabeteetan eta azken hilabete hauetan Kike Amonarriz prest agertu da hurrengo urteotarako lehendakaritza hartzeko. Gaurko […]
1ERATU mintegitik euskaltzale mugimendu berritura
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/04/08
Euskaltzaleen elkarteetako kide, euskara teknikari eta Euskaraldiko herri-batzordeetako kideak batu ziren martxoaren 23 goizean Elgoibarren egindako 1ERATU mintegira. Makina-Erraminta Institutua izan zuen mintegiak aterpe eta Euskaltzaleen Mugimenduan azken hilabeteotan abiatutako hausnarketari segida eman zioten bertaratutakoek: nola antolatu tokiko euskaltzaleen mugimendua? Lan-ildo berritu baten abiapuntua izan zen 1ERATU mintegia, euskaltzaleen mugimenduaren berritzea, hedatzea eta antolaketa helburu […]
1ERATU: Nola antolatu tokiko euskaltzaleen mugimendua?
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/22
Abenduan amaitu zen Euskaraldiak milaka euskaltzale aktibatu eta batzordeak sortzea eragin du. Bigarren edizioaren prestakela lanetan gauden honetan, talde horien eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu, herrietako euskaltzaleen mugimendua egonkortzeko. Antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteek herri eta entitateetan modu jarraian eragin dezakete eta inguruko gainontzeko entitateekin elkarlana gauzatzeko bideak zabal ditzakete. Hala, lan ildo berri […]
Euskaltzaleen Topaguneko emakumeok grebarekin bat egingo dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/07
Bihar Euskaltzaleen Topaguneko emakumeok grebarekin bat egingo dugu! Lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Bizitza erdigunera!   Lan talde osoak greba babestuko du eta bulegoak itxira egongo dira.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    35 − = 34