Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 4 of 42 - Euskaltzaleen Topagunea

Topagunea oporretan udazkena indartsu ekiteko
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/07/23
Iritsi da uda eta oporrak hartuko ditugu Euskaltzaleen Topaguneko kideok abuztuan. Azken urtea ezohikoa eta betea izan da eta atsedenaldia hartzeko garaia heldu da. Indarberrituta eta gogotsu bueltatuko gara irailean, ez baitira makalak udazkenerako eta ikasturte osorako ditugun erronkak. Urte luzez martxan izan diren egitasmoak eta ekimen berriak izango dira Euskaltzaleen Topagunetik hurrengo hilabeteetarako aurreikusitakoak. […]
Udarako irakurgaiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/07/20
Udako oporrak gertu ditugu jadanik. Azken urte eta erdia bereziki gogorra izan da eta opor beharrak nabarmenak dira. Mendia, hondartza edo etxeko goxotasuna, edozein dela ere udarako plana, irakurtzeko aukera ederra izaten da. Poesia, ipuinak, nobela, komikia edo saiakera, edozein aukera da ona. Guk, euskaltzaleen elkarteen mugimendutik, euskarari eta gure jarduerari lotutako zenbait proposamen egingo […]
Haur eta gazteen aisialdiaren sektorea egituratu eta apustu egitea erabaki du Topagunearen Batzar Nagusiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/05/10
Haur eta gazteen aisialdia euskaraz bizitzeko jarduera duten euskara elkarteak egituratu eta egoera honi batera erantzutea erabaki dute. Ostiralean, maiatzaren 7an, egin da 2021eko Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusia, eta bertan aho batez erabaki da egituratze prozesua abiatzea. COVID-19aren pandemiak kaltetutako sektoreen artean aisialdi sektorea dago. Horrek haur eta gazteen hizkuntza gaitasun eta erabilerari asko eragin […]
Elkarteen egitasmo arrakastatsuak aurkezteko Proiektu Azoka egingo da apirilaren 24an
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/04/05
Apirilaren 24rako Proiektu Azoka 2021 antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Osasun egoera medio, ONLINE izango da saioa, eta izena emateko aukera irekita dago jada. 1Eratu ildoaren baitan, Topaguneko zazpi elkartek euren herrietan burutzen duten egitasmo arrakastatsu bana aurkeztuko dute laburrean: aisialdikoak, kulturgintzakoak, sentsibilizazio alorrekoak…. Azalduko dituzten proiektu guztiak, gainera, beste herrietan egingarriak direla iritzita aukeratu dira. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    74 + = 84