Euskaltzaleen Topagunea archivos - Topagunea

Badator Bidasoko Proiektu Azoka
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/03/16
Bidasoko azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da! Maiatzaren 6an (larunbata), Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Azoka ekimena antolatuko du, Beran (Nafarroa). Azokak euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako proiektuen erakusleihoa izatea du asmo, Euskal Herriko txoko guztietako praktika egoki ezberdinen berri eman eta jasotzeko aukera zabalduz.
LABURBIRA 2023
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/02/08
Euskara elkarteek Kongresuko gogoetari ekin diote Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/02/06
Euskara elkarteen mugimenduak 2023ko udazkenean egingo duen Kongresuaren atariko gogoeta egiteko plaza izan da aurtengo Topaldia. Santa Ageda bezperan Durangoko Plateruenan bildutako 70 lagunek urte osoan zehar hausnarketa-gai izango diren gaiak aletzen hasteko aukera izan zuten. Araba, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko euskara elkarteetako kideak bildu dira Durangon eta bakoitzak bere inguru eta errealitatetik iritzia […]
Lagun artean ospatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen 25. urteurrena
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/08/10
Publikoki aurreko urteko ekainean aurkeztu zen arren, 1997ko otsailaren 1ean eratu zen legez Euskara Elkarteen Topagunea federazioa. Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 elkartek eratu zuten federazioa. Mende laurdena beteta, 2022ko urriaren 7an ospatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen 25. urteurrena berriz. Aspaldiko lagunak bildu eta federazioko kide, kolaboratzaile, lagun eta konplizeak batzeko aitzakia bikaina izan da […]