Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 7 of 42 - Euskaltzaleen Topagunea

Ahobizi eta belarriprestak Korrika
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/06
KORRIKAn ere ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izateko deia egin dute AEK-k eta Topaguneak. Bilboko Itsasadarra itsas-museoan egindako agerraldian hizkuntza ohituren aldaketak epe luzeko ekina eskatzen duela ekarri dute gogora Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak. KORRIKAk testuinguru paregabea eskaintzen duela ere azaldu dute.  Euskaraldiaren lehen edizioa joan den urteko abenduaren 3an […]
Udazken bizi baterako prest
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/08/03
Udaldia heldu da, oporrak Topagunean. Abuztuan erabateko etenik ez dugun arren, Topaguneko lankide gehienek oporraldia hartuko dugu hilabete honetan. Horregatik, litekeena da hurrengo asteotan ohi baino mugimendu gutxiago igertzea gurean. Abuztuaren bukaeran indarberriturik bueltatzeko atsedenaldia hartuko dugu. Indarberriturik, baina prest, udazken bizia baitugu aurretik. Urtero izaten dira beteak Euskaltzaleen Topagunearen udagoienak, eta aurtengoa ez da […]
Gazteek euskara nola bizi duten hausnartzeko Gune Irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/10
Euskal Herri osoko gazte euskaltzaleak Donostian bilduko dira maiatzaren 5ean, Gune Irekiaren metodologia erabiliz euskara nola bizi duten hausnartzeko. Beti adin talde estrategiko modura agertu izan da gazteena euskalgintzako plangintzatan, baina nahi baino gutxiagotan izan dira gazteak beraiek hausnarketen protagonista (salbuespen azpimarragarriak salbu). Asko hitz egin da gazteetaz, baina nahi baino gutxiagotan entzun da gazteen […]
Euskaltzaleen Topaguneko emakume langileok ere planto
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/03/07
Guk ere bai. Euskaltzaleen Topaguneko lantaldean jarduten dugun emakume langileok martxoaren 8an planto egingo dugula erabaki dugu. Lanuztea elkarrekin erakusteko zenbat balio dugun eta, oraindik ere, zelako gutxi baloratzen gaituzten. Ez gara hainbestek aipatu dituzten eta konpartitzen ditugun arrazoiak errepikatzen hasiko, baina gure errealitatetik saiatuko gara gure motiboak azaltzen.
Herriz herri euskaltzaleek antolatzen jarraitzen dute
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Gero eta gehiago dira herriz-herri egiten ari diren gogoeta saio eta euskaltzaleen elkarteak sortzeko prozesu parte hartzaileak. Euskaltzaleak aktibatu eta antolatzeko saio hauek helburu ezberdinak izan dituzte. Herri batzuetan euskaltzale elkarte berriak antolatzeko helburua jarri diote prozesuari, eta beste batzuetan, elkarteek berarien lehentasunak berrikusteko saioak izaten ari dira. Azken hilabeteotan gainera, Euskaraldia herriz-herri martxan jartzeko […]
Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu du Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/14
Euskaltzaleen Topaguneak Euskalit Fundazioak ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu du. Diplomaren jasotze ekitaldia Donostiako Kursaalean egin da eta Topagunearekin batera Tokikom-eko kide diren bost toki komunikabidek ere jaso dute agiria: Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek. Bi urteko prozesua Topaguneak eta aipatutako komunikabideek, eta oraindik lanean […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    8 + 2 =