Berriak - Page 132 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/24
Mihiluze Uribe Kosta lehiaketaren helburu nagusia, haurrek zein helduek ondo pasatzeaz gain, Uribe Kostako hizkuntza eta kultura ondarea zabaltzea da. Horretarako, Labayru Ikastegiak landutako “Zer Ikusi Ha Ikasi” unitate didaktikoa osatze duten DVDan eta liburu bilduman jasota dauden edukiak modu dibertigarri batean lantzeko aukera zabalduko da, ETB1 katean urteetan emititutako Mihiluze programa arrakastatsuan oinarritutako lehiaketa […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/23
• Kameratoia, Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya, Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da abenduaren 6tik 8ra bitartean. • Lehiakideek 48 ordu izango dituzte hiru eta zortzi minutu bitarteko film labur bat ekoizteko. • Izena emateko epea azaroaren 22ra arte zabalik egongo da www.kameratoia.com webgunean. Azken zortzi urteotan bezala, Euskaltzaleen Topaguneak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/22
Uda aurretik kontatu genizuen bezala, euskaltzaleen elkarteetako bazkide eta mintzalagunek abantaila bereziak ditugu Argia, Berria eta Gaztezulo hedabideetan. Horietako batean harpidetu nahi duten lagunek honako abantailak izango dituzte harpidetzaren lehen urtean: ARGIA Argia aldizkarian bi harpidetza mota egin daitezke, eta norberak aukeratu ahal izago du:   Urte osoko harpidetza: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/22
Pasa den larunbatean izan zen Arabako Mintza Eguna, Gasteizen. Arabako berbalagun, mintzalagun eta euskaltzaleak elkartu ziren bertan, eta HIRINET jaiaren lekuko izan zen. Begira ze argazki publikatu dituzten… eskerrik asko Hirinet! Argazkiak ikusteko, egin klik bi hauen gainean:
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/21
Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XIV . edizioa jarri du abian. Zirkuitua bost emanaldik osatzen dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 16tik 29ra: Zalla, Bilbo, Bermeo, Basauri eta Ermuan.  Udazkenero, astero Ostera hasten da! Programazioa: Azaroaren 16an, larunbata. Zallako Zine Antzokian, 20:00etan. Sarrera 8€ OSKORRI, GABRIEL ARESTI BISITAN: Oskorri sortu […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    17 + = 22