Berriak - Page 130 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/22
Datozen egunotan jasoko duzue honen inguruko informazio zehatzagoa, baina une hauetan azken ukituak ematen ari gara EUSKARAK 365 EGUN kanpaina abiatzeko. Euskarrien banaketa martxa onean doa, eta webgunea bera ere une batetik bestera egongo da prest. Datorren ostegunean hasiko da ofizialki kanpaina, ostegunean egingo dugu prentsaurrekoarekin.
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/22
TOKIKOMek azaroaren 26an aurkeztuko du jendaurrean azken hilabeteotan HUHEZI eta beste hainbat eragilerekin batera garatu duen gogoeta. Tokiko hedabideen diagnostiko trinkoa egiteaz gain, euskarazko komunikazio esparruaren etorkizuneko estrategiak irudikatzeko hainbat proposamen ere aurkeztuko ditu TOKIKOMek, 200 orri pasako txosten mamitsu batean. Aurkezpena HUHEZIren Aretxabaletako kanpusean izango da, goizeko 9etan hasita, honako egitarau honekin: 09:00 – […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/22
Dagoeneko zabalik dago Kutxa Ekoguneak  Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean urtero antolatzen duen Euskararen Ginkanan izena emateko epea. Abenduaren 3an emango zaio hasiera lehiaketari eta egun horretara arte eman ahalko da izena. Edizio honetan lehen aldiz taldekako parte-hartzea izango da. Hizkuntza aniztasuna gaitzat hartuta, taldeek internet bidezko sei proba erantzun beharko dituzte finalera sailkatu ahal izateko. Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/22
Lehengo larunbatean hasi zen Udagoieneko Ostera. Bizkaiko kultur zirkuituak Zallan izan zuen lehen geldialdia, OSKORRI musika taldearekin. 30 urteko ibilbide luzearekin, oraindik giroa ederki berotzen dutela erakutsi zieten Zine Antzokira gerturatu zirenei. Bigarren geltokia gaur izango du Osterak, Bilboko Kafe Antzokian. GATIBUk Zazpi Kantoietan diskoa aurkeztuko du gaueko 22:00etatik aurrera, baina sarrera guztiak agortuta daude […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/14
Durangoko Liburu eta Disko Azoka, euskal kulturaren plaza bilakatu da azken urteetan. Izenean ez ezik (“Durangoko Azoka” deitzen da orain), izanean nabari da aldaketa. Izan ere, 8 gunek osatuko dute aurten euskal kulturaren urteko plazarik handiena: Azoka, Kabi@, Areto Nagusia, Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea eta Szenatokia izango ditugu. Azokaren azken urteotako hedapen hau, ezingo zitekeen […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    84 − = 76