Berriak - Page 131 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/12
Larunbat honetan hasiko da Udagoieneko Osteraren 14. edizioa. Azaroaren 29ra arte, punta puntako bost kultur ikuskizun izango dira Bizkaiko beste hainbeste udalerritan: Oskorri (Zallan), Gatibu (Bilbon), Gabrielen Lekua (Bermeon), Benito Lertxundi (Basaurin) eta Eñaut Elorrieta (Ermuan). Aipatu bezala, Oskorrik emango dio hasiera Udagoieneko Ostera kultur zirkuituari. “Gabriel Aresti biszitan” azken lanarekin helduko dira Zallako Zine […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/11
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen lehiaketa da Euskararen Ginkana. Aurtengo hirugarren edizio honetan, lehen aldiz, taldekako lehiaketa izango da. Asteroko internet bidezko probetan puntuazio gehien batzen dituzten 4 taldeak pasako dira San Telmo Museoan burutuko den lehiaketako final handira.   Aurten, gainditu beharreko probak eta galderak munduko zein Euskal Herriko hizkuntza aniztasunari […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/05
Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua Bizkaiko udalerrietara helduko da azaroan. Jadanik 14 urte dira Udagoieneko Ostera antolatzen hasi ginenetik, eta azaroaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan. Egitasmoak euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen du antzokietara, eta aurtengoan, ondorengo herrietan izango da: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan. Aisialdian euskaraz gozatzeko aukera […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/24
Euskaltzaleen Topaguneak bigarrenez ireki du Zergatik ez? euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko tailerren eskaintza. Tailer horietan, inguruan ditugun hizkuntzekiko harremanaz hausnartu eta euskarari garrantzia handiagoa emateko gakoak ematen dira. Saioak bi ordu eta erdi irauten du. Hizkuntzen inguruko datu orokorrak, eta mitoak apurtzeko gakoak eskaintzeaz gain, norberaren hizkuntza jarreraz, eta dakartzan ondorioez hasuanrtzeko tartea ere […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/24
Mihiluze Uribe Kosta lehiaketaren helburu nagusia, haurrek zein helduek ondo pasatzeaz gain, Uribe Kostako hizkuntza eta kultura ondarea zabaltzea da. Horretarako, Labayru Ikastegiak landutako “Zer Ikusi Ha Ikasi” unitate didaktikoa osatze duten DVDan eta liburu bilduman jasota dauden edukiak modu dibertigarri batean lantzeko aukera zabalduko da, ETB1 katean urteetan emititutako Mihiluze programa arrakastatsuan oinarritutako lehiaketa […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    89 + = 90