Berriak - Page 133 of 228 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/17
Egun hauetan izan dugun beroak uda ate-joka dugula gogorarazi digu. Eta eguzkiaren urtaroarekin batera, Euskal Herria Zuzenean festibala ere hemen digula ohartarazi nahi izan digu. Ekainaren 29tik uztailaren 1a bitarte, Europako festibalzaleen begiak Heletan (Nafarroa Beherean) jarriak egonen dira. Urteak dira Topaguneak bertan parte hartzen duela, eta aurtengoan ere Euskal Herriko egutegiko egunik garrantzitsuenetarikoan egoteko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/16
    Dakizuen bezala, Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an. Santurtziko berbalagunek egun osoko egitaraua antolatu dute, eta gure zain daude jada. Hamaiketakoa, ibilaldi gidatua, bazkaria, erromeria… eta aurten, gainera, ume eta gurasolagunentzat jolasak egongo dira. Bazkarirako txartelak maiatzaren 23a baino lehen eskuratu ditzakezue, zuen herriko dinamizatzaileen bidez. Helduen menua (20€) eta umeena (10€) […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/16
Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon hasi zen pasa den larunbatean, maiatzaren 12an. “Goitik behera” da aurtengo edizioaren gaia, eta herriko ezaugarri batzuekin osatu beharko dituzte lanak parte hartzaileek. Bideoen emanaldia eta sari banaketa maitzaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Animatu!
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/15
Ekaina hitzordu interesgarri batekin iritsiko da Euskara Elkarteen Federaziora. Izan ere, Soziolinguistika klusterrak hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko metodologiaren garapenaren aurkezpena eginen du ekainaren 8an, Topagunearen Andoaingo bulegoan. Saioa doakoa izango da, eta izen emate epea ekainaren 5a arte egonen da zabalik. 80. hamarraldian martxan jarri zirenetik behaketa bidezko ahozko hizkuntza-erabileren neurketek ibilbide aberats eta emankorra […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/15
Bigarren urtez jarraian Topaguneak gogotsu erantzun dio Baigorriko Nafarroaren Egunari. Bezperan botatako euri zaparradei planto eginez, Euskara Elkarteen Federazioa bortuz bestaldeko jaian egoteko aukera izan zuen, eta Pirinioen alde bietako euskaltzaleekin batera aberri zaharraren egun handia ospatzeko aukera izan zuen.  Festa eguerdiko 12.00etan hasi zen. Ordurako Topaguneak txukun-txukun atondu zuen bigarren urtez izan duen ostatua […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

+ 36 = 40