Berriak - Page 126 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
TOKIKOMek, Tokiko Komunikabideen Bateraguneak, otsailaren 22an egingo du bere Batzar Nagusia Aretxabaletan. Bi urteko ibilbidea egina du jadanik Topagunean bildutako komunikabideek sortutako sozietateak, eta ibilbide horren errepasoa egitea zein elkartea sendotze bidean jartzeko neurriak hartzea izango da Batzarraren helburu nagusia. Besteak beste, honako gai hauen inguruan hitz egingo da: TOKIKOMek solaskidetzan egindako aurrerapausuak (HEKIMENen parte […]
5.500 mintzalagun baino gehiago daude Euskal Herrian
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Urtea hastearekin batera, aurten ere Euskal Herrian zenbat mintzalagun dauden jakin nahi izan dugu. Zuetako askok deia jaso zenuten eta berehala eman zenizkiguten datuak, beraz, lehenik eta behin, eskerrik asko! Egitasmo xumeak iruditu arren, talde polita osatzen dute mintzalagun, berbalagun, mintzakide, solaskide eta gainontzekoek… 5.500 lagun baino gehiago biltzen dira, astero, euskaraz aritu eta euskaraz […]
Antolatu nahi duzue "Irakurri, gozatu eta oparitu" zuen herrian?
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Zortzigarren urtez antolatuko da aurten irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa, Euskaltzaleen Topaguneak eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteek sortutako egitasmoa. Urtero modura, liburuaren nazioarteko egunean (apirilaren 23an) jarriko da martxan egitasmoa eta ekainerarteko iraupena izango du. Zuen herrian antolatu nahi baduzue, martxoaren 14rarteko epea duzue elkartean adostu eta egitasmoaren koordinatzaileari jakinarazteko. Egitasmoaren […]
Guk geure kulturaz, kulturari buruzko gogoeta irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Kulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, kulturgintzan ari diren zenbait eragilek gogoeta irekia antolatu dute otsailaren 27an Durangoko Landako Elkartegian. Gogoetaren sustatzaileek uste dute Euskal Herrian kulturgintzan ari diren guztiok elkartu, nork bere jardunetik hitz egin eta aurrera begira egin daitekeenaren gainean adostasuna bilatzeko ordua dela. Horregatik, deia egin diete kulturgintzaren arloan ari diren era guztietako […]
Baztanen mediku eskualduna nahi dut
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu dute Baztango euskalgintzak eta udalak. Osasun zerbitzuak euskalduntzeko kanpaina otsaila bukatu arte luzatuko da. Kanpaina honen babesle eta sustatzaile izan dira UEMA, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Kontseilua, Behatokia, EHE eta Euskaltzaleen Topagunea. Azken hilabeteetan erakunde hauek osasungoa euskalduntzearen alde lantzen ari diren dinamikaren barruan kokatzen da kanpaina, beste eskualde […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 1 = 1