Berriak - Page 127 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

D ereduaren aldeko kanpaina
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/06
Nafarroako hainbat udalek sustatutako D ereduaren aldeko kanpainan parte hartu du Euskaltzaleen Topaguneak aurten. Ikastetxeetako matrikulazio garaia martxan dagoen honetan, urtero modura, asko dira han-hemenka martxan jartzen diren D ereduaren aldeko kanpainak eta Nafarroan, urtero modura, hainbat udaletako euskara zerbitzuek beraiena martxan jarri dute. Aurten, Euskaltzaleen Topaguneak kanpainaren sorkuntzan eta garapenean lagundu du. “Modelo D: […]
Motibatuta jarraituko dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/31
Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen, 100 lagunetik gora elkartu ginen joan den ostegunean Durangon. Motibazioa gaitzat hartuta, egun osoko topaldia izan genuen. Lehen balorazioa oso positiboa da. Landako elkartegia lepo bete genuen, eta streaming bidezko zuzeneko emanaldia 200 lagunek jarraitu zuten une batean edo bestean (gure lehen saioa izan da, aizue!). Xabier Erize eta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/27
  2013ko udazkenean aurkeztu da Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta. Euskal Telebistan eskaini dira lehenengo sorta osatzen duten sei atalak eta Durangoko Azokan salgai jarri dira ondoren. 45 minutu inguruko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu […]
Laburbira zuenean antolatu nahi?
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/27
Laburbira, film laburren zirkuitua, Euskal Herriko areto eta antzokietara helduko da berriz ere. Aurtengo edizioa martxoaren 14tik apirilaren 16ra bitartean izango da, eta emanaldiak eskatzeko epea zabalik dago jada. Zazpi film labur izango dira Laburbiran, guztira ordu eta laurdeneko saioan. Hautatutako film gehienak Durangoko Azokako Irudienea gunean izan dira, eta zazpigarrena Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/15
Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea jarri du martxan. Bertan, euskaratik 35 hizkuntzatarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du. Honela, egunerokotasunean hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean “zubi hizkuntza” euskara izatea bultzatu nahi da. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 1 = 1