Guk geure kulturaz, kulturari buruzko gogoeta irekia

Guk geure kulturazKulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, kulturgintzan ari diren zenbait eragilek gogoeta irekia antolatu dute otsailaren 27an Durangoko Landako Elkartegian. Gogoetaren sustatzaileek uste dute Euskal Herrian kulturgintzan ari diren guztiok elkartu, nork bere jardunetik hitz egin eta aurrera begira egin daitekeenaren gainean adostasuna bilatzeko ordua dela. Horregatik, deia egin diete kulturgintzaren arloan ari diren era guztietako eragileei:

  • sortzaileei (literatura, musika, antzerkia, bertsolaritza, dantza, arte-plastikoak, ikusentzunezkoakā€¦)

  • antolatzaile eta bitartekariei ( herri mugimenduetakoa, publikoa, pribatua)

  • hartzaileei ( kultur kontsumitzaile aktibo eta kezkatua)

  • hezkuntzako eragileei ( hezkuntza arautuan edota ez arautuan )

  • komunikabideetako bidelagunei ( kultura lantzen duzun kazetari hori)

Otsailaren 27ko gogoeta GUNE IREKIA deritzon metodologiarekin egingo da eta gaiaren gaineko kezka duen jende guztiari egin diote parte hartzeko gonbitea.

Gogoetan parte hartzeko izena eman behar da eta egunean bertan 10 euro ordaindu (antolakuntzaren kostuak eta eguerdiko buffeta ordaintzeko).

Guk Geure Kulturaz gogoetaren sustatzaileak dira: Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE.

Informazio gehiago Guk Geure Kulturaz jardunaldien blogean aurkitu daiteke.