Berriak - Page 125 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Martxoan egingo dira 2014ko Kudeaketa Plana aurkezteko bilerak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/21
Urtea hasita, 2014ko Batzar Nagusia prestatzen ari gara Euskaltzaleen Topagunean. Aurtengo batzarra apirilaren 5ean egingo da (batzar-lekua oraindik ez da erabaki, baina laister jakinaraziko da). Batzarraren aurretik, baina, hainbat gai daude lantzeko eta egutegia martxan dago. Batetik, martxoaren 14rarteko epea izango dute euskaltzaleen elkarte bazkideek Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko eta beraien ordezkarien zerrenda eguneratzeko. Bestetik, […]
Gazte bilbotarrei zuzendutako Harrapazank egitasmoaren 9.edizioa martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/21
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean  gazte bilbotarrei zuzendutako “Harrapazank” aisialdi zirkuitu arrakastatsu eta aintzindariaren bederatzigarren edizioa abian jarri du . Aurtengoa ere nobedadeez betetako edizio izango dela aurreikusita, ez da harritzekoa parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa izatea: Harrapazank eszena egitasmoan 95 talde apuntatu dira, guztira 345 parte hartzailerekin, eta Sortuzank […]
Topaguneak eta HABE Liburutegiak lankidetzarako hitzarmena sinatuko dute
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/21
Hitzarmen honi esker Euskaltzaleen Topaguneak eta euskaltzaleen elkarte guztiek HABE liburutegiko funtsa eskura izango dute. Horrela, aurrerantzean Topaguneak edo bere bazkideek hizkuntzen berreskurapenarekin lotutako jakintza lerro anitzei buruzko ikerkuntzen ondorio eta albisteak ezagutzeko aukera izango dute. Bestetik, Topagunearen eta bere bazkideen baitan egiten diren ikerketa eta azterlanak HABE liburutegiaren bidez gorde eta hedatzeko aukera izango […]
Mintzalagunentzako plana Etxalarren, apirilaren 4tik 6ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/17
Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren etxera. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
TOKIKOMek, Tokiko Komunikabideen Bateraguneak, otsailaren 22an egingo du bere Batzar Nagusia Aretxabaletan. Bi urteko ibilbidea egina du jadanik Topagunean bildutako komunikabideek sortutako sozietateak, eta ibilbide horren errepasoa egitea zein elkartea sendotze bidean jartzeko neurriak hartzea izango da Batzarraren helburu nagusia. Besteak beste, honako gai hauen inguruan hitz egingo da: TOKIKOMek solaskidetzan egindako aurrerapausuak (HEKIMENen parte […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 5 = 1