Berriak

2017ko euskarazko zinerik onena Irudienean

Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Zugaza zine aretoan ikusgai izango dira denak; aurten euskaraz egin diren film eta dokumental onenak. Bost eguneko egitaraua eskura duzue jadanik, zuen gustukoenak aukeratu eta Irudieneara noiz etorri pentsatzeko. Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean, filmak eta dokumentalak…

Su ta Gar eta Ez dok Hiru dakartza Osterak asteon

Talde Eibartarrak ostegunean joko du Bilboko Kafe Antzokian eta Ez dok Hiruk ostiralean eskainiko du umorezko antzerkia, Arrigorriagan. Bizkaiko Kultur zirkuitua Miss Karaoke antzerkiak itxiko du, Leioan, abenduaren 2an. Euskaltzaleen Topaguneak hemezortzigarrenez antolatu du Bizkaiko udalerrietan euskarazko kultur emanaldiak zabaltzeko…

Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15

2018ko Laburbiran parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Datorren urtarrilean aukeratuko dira zirkuituaren 2018ko edizioan eskainiko diren lanak. Aurretik, esan bezala, abenduaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute lanek. Urte…