Mintzalagunentzako plana Etxalarren, apirilaren 4tik 6ra

Mintzalagunak EtxalarrenApirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren.

Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren etxera. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera!

Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. Baina adi! 26 lagunentzako lekua dago Mokorreko Borda baserrian, eta izena ematen duten lehenengoek izango dute lehentasuna.

Asteburu berezi bat izateko, euskaraz gozatzeko, mintzalagun berriak ezagutzeko zein herriko txokoetan murgiltzeko… zatoz Etxalarrera! Eta zalantzaren bat badaukazue, ikusi iazko argazkiak!

Izena emateko bete ondorengo fitxa: