Martxoan egingo dira 2014ko Kudeaketa Plana aurkezteko bilerak

Euskaltzaleen TopaguneaUrtea hasita, 2014ko Batzar Nagusia prestatzen ari gara Euskaltzaleen Topagunean. Aurtengo batzarra apirilaren 5ean egingo da (batzar-lekua oraindik ez da erabaki, baina laister jakinaraziko da). Batzarraren aurretik, baina, hainbat gai daude lantzeko eta egutegia martxan dago. Batetik, martxoaren 14rarteko epea izango dute euskaltzaleen elkarte bazkideek Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko eta beraien ordezkarien zerrenda eguneratzeko. Bestetik, Kudeaketa Plana lantzen ari da Zuzendaritza Batzordea eta martxoaren hirugarren asterarte aukera egongo da planari ekarpenak egin eta proposamenak aurkezteko.

Bost hitzordu jarriko dira Kudeaketa Planaren aurkezpenetarako. Hitzordu hauetan 2014ko asmo eta erronkak aurkezteaz gain, proposamen berriak jaso eta denon artean erronka berriak zehaztu nahi genituzke. Horra bost hitzorduak:

  • Martxoak 6, osteguna: Andoain
  • Martxoak 10, astelehena: Bilbo
  • Martxoak 11, asteartea: Atarrabia
  • Martxoak 12, asteazkena: Arrasate
  • Martxoak 13, osteguna: Laudio

 

Hitzordu hauetarako gai-zerrenda eta ordutegia (arratsaldean izango dira guztiak) otsaila amaitu aurretik zehaztuko dira.