topagunea archivos - Page 8 of 11 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskara aniztasunean topaketa egingo da abenduaren 12an
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/20
Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu du. Topaketa abenduaren 12an burutuko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak,  Mugimendu gisa, aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin, egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi dugu etorkizuneko lankidetzarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Topaketen egiturari eta edukiei […]
Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera bidean da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/18
Bizkaiko kultur zirkuitua, Udagoieneko Ostera, azaroaren 5ean hasi zen Getxon. Gari musikariarekin solasaldia izan zuten berbalagun eta euskaltzaleek, eta egun batzuk geroago, kontzertua eskaini zuen Maldanbera taldearekin batera. Pasa den larunbatean, aldiz, Jainko Txiki eta Jostalari Hura ikuskizuna izan zen Balmasedan. Hilabeteak aurrera egin du, eta Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera begira jarri da. Larunbatean, […]
Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten jardunaldia Elgoibarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/04
Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin propio sinatu duen hitzarmenaren bidez finantzatuta. Azaroaren 28an izango da, goizez, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.   Zer egin dezakegu Elgoibarko eta Euskal Herriko […]
Jolasa baino gehiago jardunaldiak egingo dira Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/31
“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Hiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin: -Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura […]
Auzoko egitasmoa Azpeitia eta Ibarrara zabaldu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/22
Gure herrietako aniztasuna aintzat hartu eta  euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko helburuarekin jarri zuen martxan Euskaltzaleen Topaguneak Auzoko. Duela lau urte lehen herrietan frogatzen hasi zenetik, gaur egun hamar herrietan egotera iritsi da proiektua. Azpeitia eta Ibarra dira batu diren azken herriak, eta dagoeneko prest daude asteroko dinamiken bidez euskarara gerturatzeko lagun taldea osatzeko. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 50 = 60