topagunea archivos - Page 6 of 11 - Euskaltzaleen Topagunea

Mintzalagunak maiatzaren 14an bilduko dira Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/02
Gutxi falta da jadanik mintzalagunen aurtengo hitzordurako. Lehenago ere iragarri dugun moduan, Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa. Ostiralerarte (maiatzaren 6rarte) duzue bazkarirako izena emateko aukera. Izena zuen herriko mintzalagun egitasmoko arduradunaren bidez egin dezakezue edo arrate@topagunea.org helbide elektronikora […]
Berrikuntzak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITUren 10. edizioan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/01/20
Euskarazko irakurzaletasuna eta literatura sustatu nahi dituen irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten, eta hamargarren edizio honek, hobetzeko asmoz egindako hainbat aldaketa izango ditu. Lehengoa, gauzatze data aurreratzea, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra aurreratuko da, liburuaren nazioarteko eguna, apirilak 23, ekintza osagarriak antolatzeko aproposa, erdian geratuta. Beste aldaketa esanguratsu bat, erosketa-txekeen balio […]
Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, […]
Dena prest urriaren 17an TopaEguna ospatzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Azkoitia, Soraluze eta Deriotik pasatu ondoren, aurten Ttakun elkartearekin elkarlanean Lasarte-Orian ospatuko dugu TopaEgunaren laugarren edizioa, urriak 17an larunbata, herriko Euskal Jaiarekin uztartuta. Urtero modura, jai egun parte hartzaile eta gozagarria izatea nahi dugu TopaEguna, mugimenduko kideen topagune izango dena, jaia eta ospakuntza oinarri izango dituena. Gainera, guzti horri edukia ere gehitu nahi diogu, ideia […]
Argia egunean eta Alternatiben herrian parte hartuko dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/18
Udazkena ekitaldiz eta hitzorduz gainezka datorkigu aurten ere. Urriaren 17an Lasarte-Orian dugun TopaEgunaz gain, Euskaltzaleen Topaguneak hurrengo asteotan beste bi hitzordutan parte hartuko du hurrengo asteotan. Argia eguna Igande honetan bertan, irailaren 20an, Oñatin ospatuko da Argia Eguna. Iaz berreskuratutako jai egun honen bigarren edizioan herri eragileen azoka antolatu dute (eguneko egitarau oparoaren barruan) eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    87 − = 84