Argia egunean eta Alternatiben herrian parte hartuko dugu

argiaegunaUdazkena ekitaldiz eta hitzorduz gainezka datorkigu aurten ere. Urriaren 17an Lasarte-Orian dugun TopaEgunaz gain, Euskaltzaleen Topaguneak hurrengo asteotan beste bi hitzordutan parte hartuko du hurrengo asteotan.

Argia eguna

Igande honetan bertan, irailaren 20an, Oñatin ospatuko da Argia Eguna. Iaz berreskuratutako jai egun honen bigarren edizioan herri eragileen azoka antolatu dute (eguneko egitarau oparoaren barruan) eta Euskaltzaleen Topaguneak presentzia izango du eskualdeko zenbait euskaltzaleen elkarteekin batera.

Alternatiben herria

Urrian 24an Bilbon hainbat eragilek antolatutako Alternatiben herrian, euskalgintzak izango du bere txokoa. Hurrengo asteotan joango dira egitarauaren xehetasunak ezagutzen, baina euskaltzaleen mugimenduak ere parte hartuko du bere jardueraren berri ematen eta baita bestelako ekintzatan ere.

Bi hitzordu hauetara gonbidatuta gaude beraz, eta bertan ikusi ahal izango dugu elkar.

alternatibenherria