mintzapraktika archivos - Page 2 of 5 - Topagunea

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/28
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela. Egitarauaren eta menuen berri jakin nahi? 
Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Mintzalagun egitasmoak sendotzeko hitzarmena sinatu dugu AEK eta Maramararekin
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/21
Mintzalagun egitasmoak indartu eta parte hartzaileak euskaldunen mugimenduan txertatzeko, hitzarmena sinatu dugu AEK eta maramara* taldearekin. Azken honek, online aritzeko Mintzanet egitasmoa kudeatzen du. Hitzarmenaren aurkezpenean, euskararen alde alea jarri nahi duten euskaldunei egitasmoetan parte hartzeko deia luzatu diegu. Gero eta gehiago dira euskara praktikatzeko beharrez izena ematen duten lagunak, eta hauekin batera ariko diren […]
Mintzalagunentzako oporraldia Etxalarren, abuztuaren 1etik 9ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/07/07
Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Abuztuaren 1etik 9ra, euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez duten kideentzako: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak… Egonaldian mintzalagunek eta beren lagun zein senitartekoek eman dezakete izena, euskaraz aritzea da baldintza bakarra. […]
Autobusez joan daiteke Mintza Egunera
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/22
Maitzaren 30ean, datorren larunbatean, Euskal Herriko Mintza Eguna izango da Beran. Egun osoko jaia izango da, eta bertaratzeko autobusak antolatu dituzte euskaltzaleen elkarteek. 1) Bizkaiko autobusak, Getxo, Bilbo eta Derion jasoko ditu berbalagunak. 2) Gipuzkoako autobusa, Eibar, Elgoibar eta Donostian geratuko da. 3) Arabako autobusa Gasteiztik irtengo da eta Iruñerriko mintzakideak jasoko ditu bidean. Autobusen […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.