Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik

Euskal Herrian 1000 mintzapraktika talde baino gehiagotan elkartzen dira, astero, ordubetez, 6000 mintzalagunetik gora. Izan ere, mila arrazoi daude jauzi egiteko, mintzalagun bihurtzeko. 

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu?

Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero.

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!

Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna lantzen ari diren bidelariei lagunduz eragin dezakezu.  Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.

Egin jauzi eta bihurtu mintzalagun. Eman izena!