Mintza Eguna: Hondarribian izango da ekainaren 2an

Hondarribian izango da aurten Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia. Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!

Hondarribian izango da aurten Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia. Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die. Izan ere, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaldu nahi dute.

Urteek erakutsi dute mintzapraktika ekimenak eraginkorrak direla; batetik, parte hartzaileek hala aitortzen digutelako eta, bestetik, programen zein mintzalagunen helburuek bat egiten dutelako. Eta erronka berri bat darabilte orain eskuartean:  euskara mintzapraktika taldeetan erabiltzetik, taldeetatik kanpo ere euskaraz normaltasunez aritzeko pausoa ematea.

Hondarribiko taldean 75 mintzalagun dabiltza egun eta gehiago izan dira 2013an  martxan jarri zenetik mintzapraktikan aritu direnak. Mintzalagun taldeak gogotsu hartu du jai handia antolatzeko testigua eta Blagan euskara elkarteaz eta Udalaz batera, sekulako egitaraua ari da prestatzen ekainaren 2rako.

Hona hemen egitaraua: irudia300X300

  • 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
  • 12:00 Bi proposamen, aukeran:
    • Hondarribia ezagutuz Ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdean ibilbide panoramikoa.
    • Irrati Saioa eta baserritarren azoka  San pedro kalean
  • 13:30 Kalejira animatua. Abiyuan txarangarekin
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Esker emate ekitaldia.
  • 17:00 Dantzaldi gidatua Errebal taldearekin
  • 19:30 kontzertua Gorpunzkingz.
  • 20:30 Kontzertua elektropatxaranga.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza.

 

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.