ikus-entzunezkoak archivos - Topagunea

Kameratoia 2018:  24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/08
Badator Kameratoia 2018 ikus-entzunezkoen rallya! Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako. Euskal Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten […]
XII. Kameratoia:  Piztu piztia!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/19
Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da aurten eta izen ematea urriaren 24an zabalduko du Euskaltzaleen Topaguneak. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen emate epea. Rally hau bizi izan dutenek badakite tximista baten deskarga bezalakoa izaten dela: 48 ordutan sortu behar […]
Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/04
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plazan, Irudienean, lanak aurkeztu eta proiektatzeko aukera daukate sortzaileek. Horretarako, urriaren 16ra arte eman daiteke izena, bi bidetatik: 1.- Durangoko Azokaren webgunean erregistratu eta izen ematea beteta. 2.- Erantsitako dokumentua deskargatu, bete eta kultura@topagunea.eus helbidera bidalita. IRUDIENEAn, era guztietako lanak aurkez daitezke, hala nola film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, animazioa, spotak eta […]
“Auzokoak” dokumentala aurkeztu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/22
Arrasaten egindako ekitaldian proiektatu zen jende aurrean lehen aldiz elkarrekin eta euskaraz bizitzea lorgarria dela erakutsi nahi duen dokumentala. Bertan izan ziren hainbat herrietako udal ordezkariak eta baita haien bizipenak lan honetan partekatzeko prest azaldu diren protagonistak ere. Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunareko zuzendari nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak egin zieten […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.