Baditugu DemaSA lehikateraren 2.edizioko irabazleak!

Igandean, abenduaren 8an, Irudienean ospatu zen DemaS.A (sortzaile amateurren dema) bigarren edizioa 54. Durangoko Azokaren barruan.

Urritik urrira bitartean laburmetraien eta rallyetan irabazleak izandako lanak aurkeztu ziren Durengoko Zugaza Zinemetan. Bertan talde irabazle guztiak bertaratu ziren eta beraien lanak berriz pantaila handian ikusteko aukera izan zuten azokara hurbildutako ikusleen aurrean.

Ugaitz Alegriak gidatutako finalisten final handi honetan emozioak puri-purian egon ziren, Publikoaren saria eta Lehen saria nork irabaziko jakiteko. Laburmetraia guztiak ikusi eta gero eman ziren sariak:

Publikoaren Saria, neskez osoturiko talde ondarrutarrak eraman zuen “Urak dakarrena” lanagatik. Komendiazko lan honek 15. Kameratoiko lehen saria ere jaso zuen, modu dibertigarri baten pil-pilean eta zer esan handi eman duen gai bat jorratzeagatik. Laburmetria hau DemaSA lehiaketa irabazteaz gain, Topagunean antolatzen duen LABURBIRA, ikus-entzunezkoen zirkuitu ibiltaria, lehiaketan ere parte hartuko du, Euskal Herrian zehar zein kanpoan areto desberdinetan lana erakusteko aukera izanik.

Lehen saria ordea, durangoko Puxemoi Produkzioak taldeak eraman zuen “Dena eros daiteke” lanagatik. Durangoko Zap’ ing 2019 lehiaketako irabazleek ere komediazko laburmetraia bat aurkeztu zuten, norbanakoak zer egiteko gai izango ginatekeen erakutsiz.

Bi talde irabazleek 300 €-ko saria jaso zuten bakoitzak jaki sorta batekin. Emozio handiz hartu zituzten sariak eta hurrengo urteetan ere parte hartuko zutela iragarri zuten.

ZORIONAK GUZTIEI!