aisialdia archivos - Topagunea

"Herri hezitzailea, eskola herritarra" ekimenak bost liburuxka aurkeztu ditu
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/20
“Herri hezitzailea, eskola herritarra” ekimena martxan jarri dugun erakundeek hiru ekimen aurkeztu ditugu: apirilaren 24 eta 25ean egingo diren jardunaldiak, zenbait herritan abiatu diren egitasmoak eta haurren partehartzea sustatzeko liburuxkak edo koaderno praktikoak. Hilabete askotan egindako lana aurkeztu da horrela. Hainbat eragile biltzen dituen ekimenean Euskaltzaleen Topaguneaz gain, Topaguneko kide diren Txatxilipurdi, Pil-Pilean eta Ttakun […]
Ikusi eta Ikasi martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/19
Urte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Ekimen honen helburua aisialdiaren bidez eta modu dibertigarrian, ume bilbotarren artean euskararen erabilera bultzatzea, gurasoen artean euskararen transmisioarekiko atxikimendua sustatzea, kulturaren […]
Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera bidean da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/18
Bizkaiko kultur zirkuitua, Udagoieneko Ostera, azaroaren 5ean hasi zen Getxon. Gari musikariarekin solasaldia izan zuten berbalagun eta euskaltzaleek, eta egun batzuk geroago, kontzertua eskaini zuen Maldanbera taldearekin batera. Pasa den larunbatean, aldiz, Jainko Txiki eta Jostalari Hura ikuskizuna izan zen Balmasedan. Hilabeteak aurrera egin du, eta Udagoieneko Ostera Bilbo eta Igorrera begira jarri da. Larunbatean, […]
35 film egongo dira Irudienean ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/05
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza, Irudienea, laugarren urtez egongo da zabalik. Aurten ere, Zugaza zineman egongo da Irudienea, eta Durangoko Azoka bezala, abenduaren 5etik 8ra izango da. Film asko jaso ditugu aurtengo egitaraua osatzeko, berri pozgarria. Zoritxarrez, ezin izan dugu lan guztiak proiektatzeko tarterik egin, baina egitarau orekatua prestatzen ahalegindu gara: fikziozko filmak, dokumentalak, hizketarako gaiak, […]
Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten jardunaldia Elgoibarren
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/04
Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin propio sinatu duen hitzarmenaren bidez finantzatuta. Azaroaren 28an izango da, goizez, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.   Zer egin dezakegu Elgoibarko eta Euskal Herriko […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.