365 archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Abian da erronka, herrietako batzordeak lanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/09
Lan-mintegia egin genuen joan den larunbatean, urriaren 7an, EHUk Donostian duen Barriola zentroan. Giro onean joan zen Euskarak 365 egun dinamikaren mintegia, parte hartze handiarekin eta lehen geltokia datorren urtean izango duen erronkari heltzeko gogotsu. Lan prozesua irudikatzeko ariketa izan zen saioa, herrietako batzordeen funtzionamenduaren eta ekimenaren antolaketaren urratsen gainean aritzeko ariketa praktikoa.  Parte hartzaileen […]
Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma argitaratu ditu Bagera elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
Egia auzoan hasitako dinamika gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari dela kontuan hartuz, Donostiako Bagera elkarteak esperientzia ezberdinak bildu eta argitaratu ditu. Horrekin batera, aktibaziorako gida bat ere osatu du, antzeko esperientziak martxan jarri nahi dituztenentzako. Uztailean argitaratu eta abuztu bukaeran aurkeztutako argitalpen hauen aurkezpenean aktibazio kolektiborako bidean egitasmo hauek egindako ekarpena azpimarratu dute Bagera […]
Euskarak 365 egun herrietan mintegia urriaren 7an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/06
Euskarak 365 egun mintegia egingo da urriaren 7an. Herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko xedez sortutako dinamika maiatzean aurkeztu genuen lehenengoz, Udaltop topaketan. Ekimena Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzakin batera eta bestelako eragileei parte hartzeko gonbitea egin. Ordutik, proposamena euskalgintzako eragileei eta erakunde publikoetako ordezkariei aurkeztu diegu, zalantzak argitu eta parte […]
Laburbira 2018rako filmak jasotzen ari gara
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/08/31
Laburbirarako lanen aukeraketarako lanak abenduaren 15era arte bidali daitezke. 2018ko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak. Hirugarren urtez, Laburbirarako  deialdi zabala egitea erabaki da, filmak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Are gehiago, urte osoan zehar ari gara jasotzen sortzaileek bidalitako lanak. Izan ere, zirkuituaren helburu nagusia […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 1