Laburbira 2018rako filmak jasotzen ari gara

Laburbirarako lanen aukeraketarako lanak abenduaren 15era arte bidali daitezke. 2018ko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.

Hirugarren urtez, Laburbirarako  deialdi zabala egitea erabaki da, filmak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Are gehiago, urte osoan zehar ari gara jasotzen sortzaileek bidalitako lanak.

Izan ere, zirkuituaren helburu nagusia horixe da: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmoere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.

Hurrengo Laburbira 2018ko martxoa eta apirila bitartean izango da. Iazko edizioan, besteak beste,  New Yorken, Londonen eta Parisen ikusi zituzten Laburbirako filmak.

Laburbirari buruzko informazio guztia, iazko kartelera, lanak aurkezteko baldintzak zeintzuk diren, hemen dituzue.