2015 archivos - Topagunea

Dena prest urriaren 17an TopaEguna ospatzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Azkoitia, Soraluze eta Deriotik pasatu ondoren, aurten Ttakun elkartearekin elkarlanean Lasarte-Orian ospatuko dugu TopaEgunaren laugarren edizioa, urriak 17an larunbata, herriko Euskal Jaiarekin uztartuta. Urtero modura, jai egun parte hartzaile eta gozagarria izatea nahi dugu TopaEguna, mugimenduko kideen topagune izango dena, jaia eta ospakuntza oinarri izango dituena. Gainera, guzti horri edukia ere gehitu nahi diogu, ideia […]
Auzoko jaia: Eskoriatzako irudiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/16
Maiatzaren 23an Eskoriatzan ospatutako Auzoko Jaiak irudi ederrak utzi zizkigun, aniztasunean euskaraz bizitzeko nahia agertu duten hamaika lagunen irudiak. Urte osoan herriz-herri saretzen diren auzotar eta auzokideen bilgune izan zen Eskoriatza eta ondoko bideoan eta argazki galerian ikusi ahal izango dituzue bertan bizitakoak.   Argazkiak ere aurki ditzakezue gure Flickr kontuan
Euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatu du …Eta Kitto! euskara elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/23
Azken urteetan bezala, aurten ere mintegia antolatu du Eibarko …Eta Kitto! euskara elkarteak. Mintegiaren ardatza euskararen transmisioa izango da beste behin eta arlo honetan dauden esperientzia eredugarri eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 25ean Portalean egingo den saioan. Gaia lantzeko lehen mintegia 2011ko udaberrian egin zuten Eibarren eta gaiaren gainean sortu den interesa […]
Maiatzaren 23an ospatuko da Auzoko egitasmoaren jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Eskoriatzan elkartuko dira  Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 23an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Iazko arrakasta ikusita, jai hau antolatzen den bigarren urtea izango da. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturei ere lekua eginez. Eskoriatzarekin batera, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, […]
Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanaren 4. edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/20
Apirilaren 18an, larunbata, jokatu da Euskararen Ginkanaren finala Kutxa Ekogunean, lehen faseko probetan puntu gehien batu zituzten lau taldeekin. Itziar Ituño aktoreak gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean,  Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.