Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanaren 4. edizioa

Apirilaren 18an, larunbata, jokatu da Euskararen Ginkanaren finala Kutxa Ekogunean, lehen faseko probetan puntu gehien batu zituzten lau taldeekin. Itziar Ituño aktoreak ginkana_1gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean,  Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, produktu ekologikoz osaturiko saski bana eta beste hainbait opari jaso dituzte. Emaize Sexologia Zentroko kideez gain, Durangoko Kurutziago ikastolako talde batek, Lizarrako pintxopotepraktika taldeak eta Arrasateko Ttak! taldeko kideek ere parte hartu zuten finalean, giro bikainean.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, ekologia eta teknologia berriei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan zuten guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu zituzten.

ginkana_6 ginkana_5 ginkana_4 ginkana_3 ginkana_2