Euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatu du …Eta Kitto! euskara elkarteak

etakitto_mintegia_matriuskaAzken urteetan bezala, aurten ere mintegia antolatu du Eibarko …Eta Kitto! euskara elkarteak. Mintegiaren ardatza euskararen transmisioa izango da beste behin eta arlo honetan dauden esperientzia eredugarri eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 25ean Portalean egingo den saioan.

Gaia lantzeko lehen mintegia 2011ko udaberrian egin zuten Eibarren eta gaiaren gainean sortu den interesa eta esperientziak partekatzeko dagoen aukera baliatuz, aurten ere transmisioa landuko da. Izan ere, antolatzaileen esanetan, euskararen erabilera kezka dugun orok aintzat hartu beharreko eta plangintzatan jaso beharreko aldagai ezinbestekoa da transmisioarena. Euskara elkarte, erakunde, aisialdi talde,
irakasle edota guraso elkarteei zuzendutako mintegia izango da beraz, aurtengoa ere.

Aurten Pello Jauregi, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Maider Aranberri, Naroa Cuesta, Gaizka Garitano eta Miren Artetxek parte hartuko dute hizlari modura eta Jaime Altunak mahai inguru bat gidatuko du.

Mintegian parte hartzeko maiatzaren 4tik 21era eman daiteke izena 943 20 09 18 telefonora deituz edo normalizazioa@etakitto.eus helbidera mezua bidaliz. Matrikula 15 €koa izango da, 25 €koa bazkaltzen geldituz gero.

etakitto_mintegia2015