Prestakuntza archivos - Page 2 of 9 - Topagunea

Euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztergai Jalgi jardunaldietan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/12
Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak gogoetarako espazioa ere izango du Amurrion. Maiatzaren 26 eta 27an euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztertuko dituzte hainbat lagunek Amurrioko Refor enpresaldean. Gogoetarako ez-ezik, transmisio eta komunikazio estrategia zein ekimenak proposatzeko baliatu nahi dira jardunaldiok eta horregatik, egun bakoitzean gaiarekin lotuta ari diren eragileak izango dira protagonistak. Topaguneko kideak ere […]
Euskaltzaleen topaguneen harrera gida
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Martxoaren hasieran ekin zaio euskaltzaleen elkarte guztietara “Harrera gida: Euskaltzaleen Topaguneak zertarako eta nola” liburuxka banatzeari. Mugimendura hurbiltzen diren lagunei gizarte mugimendu honen berri eman eta bere ezaugarri zein oinarrien gaineko informazioa eskaintzeko sortu da gida. Gidaren hitzaurrean esaten den modura, “mugimendura hurbiltzen den ororentzako bide-orritxo bat izateko asmoz” egin da. Beraz, gida egokia izan […]
Euskaltzaleen aktibazioa aztergai urtarrilean egingo den Topaldia jardunaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/15
Euskaltzaleen aktibazioa izango da aztergai XIII. Topaldian. “Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izenburua izango du jardunaldiak. Topaldia urtarrilaren 21ean osteguna, egingo da, Durangon, goiz eta arratsaldez. Eta gaurtik aurrera eta urtarrilaren 18a bitartean izena emateko aukera zabalik dago. Aurtengoa jardunaldien hamahirugarren edizioa izango da eta ezinbesteko hitzordu bihurtu da, hainbat eta hainbat […]
Euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatu du …Eta Kitto! euskara elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/23
Azken urteetan bezala, aurten ere mintegia antolatu du Eibarko …Eta Kitto! euskara elkarteak. Mintegiaren ardatza euskararen transmisioa izango da beste behin eta arlo honetan dauden esperientzia eredugarri eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 25ean Portalean egingo den saioan. Gaia lantzeko lehen mintegia 2011ko udaberrian egin zuten Eibarren eta gaiaren gainean sortu den interesa […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.