ElkarLab jendarte elkarrizketatarako formazioa ekainean

Ekainaren 9 eta 10ean egingo da Arabako Otazan dagoen Garaion etxean ElkarLab Jendarte Elkarrizketatarako formazioa. Euskaltzaleen mugimenduko kideentzat, berariaz, Jendarte Elkarrizketen baitako LABorategia da antolatutakoa: elkarren artean, esperientziak trukatu, jendarte elkarrizketen gaineko teoria partekatu, beharrak aztertu eta aurrera begirako aukerak eta nahiak identifikatzeko balioko du LABorategiak.

Izan ere; Zer egin dezakegu euskaltzaleak aktibatzeko? Nola jardun erdaldunak erakartzeko? Nola eraginkortu gure proiektuak? Nola zabaldu gure Mugimendua gero eta gehiago? Nola jardun? Zein metodo eta teknika dira aproposenak jendarte elkarrizketak errazteko? Zer dugu elkarren artean ikasteko? Zer hobetzeko? Etorkizunean nola jardun dezakegu?

Azken urteotan, jendarte elkarrizketetan eta modu ezberdinetako partaidetza prozesuak garatzen ari gara Euskaltzaleen Mugimenduan, hala nola, aniztasunarekin zerikusia duten proiektuak (Auzoko, Zubideiak eta beste), Mintzodromoak, Prozesu Parte Hartzaileak, gazte arlo eta taldeak. Egindako bidea partekatu eta elkarrekin ikasteko momentu egokia izanik, antolatu da formazio hau. ElkarLab euskaltzaleen mugimenduko elkarteei (izan esperientziarik edo ez) eta bertako kideei dago irekia (liberatu, zuzendaritza kide naiz interesa izan dezaketen bazkideei).

Iñigo Retolaza erreztatzailea izango dugu gure artean. Iñigok, nazioartean esperientzia handia du jendarte elkarrizketen dinamizazioan (Hegoamerika, Europa eta Afrikan) eta azken urteotan Euskal Herriko Gune Irekiaren Lagunak elkartean ari da erreztatzaile lanetan (hemen Gune Ireki baten adibidea; eta baita Gune Irekien inguruko informazioa).

LABorategia, ekainaren 9 eta 10ean izango da, ostiral arratsaldetik larunbat arratsaldera Garaionen (Otaza, Ozaeta, Araba), asmoa bertan otorduak eta lo egitea delarik (familiakoentzat tokia ere izango da, nahi izatera).

Formazioaren prezioa 150€-koa da . Laborategia, otorduak (ostiraleko afaria eta larunbateko gosaria eta bazkaria) eta lo tokia barne. Langileek Fundación Tripartita bidez finantzatu dezakete kostua.

Izen-emate epea ekainaren 1ean amaituko da (mikel@topagunea.eus -era idatzi). Plaza mugatuak (hainbat eta arinen izena eman, hobe). Dena den, gutxieneko partaidetza bermatu beharko da LABorategia burutzeko.

Jendarte elkarrizketarako metodologia berriak ikasi nahi dituzue? Dinamika berriak sustatzeko eta beste dinamikak ezagutzeko gogoz zaudete?

Zatozte ElkarLabera!

 

Egitaraua:

Ostirala 9

ORDUTEGIA
JARDUERA
16:00-16:30
Harrera
 16:30-18:30
Ongietorria eta jardunaldiaren lan agenda.

Parte hartzaileen aurkezpena. Zein dago gelan? Mapeo sistemikoa eta ikerketa galderak/ardatzak

18:30-20:00
Ikerketa lantaldeak antolatu: ikerketa galderak berbegiratu eta berriak garatu. Experientzien elkarbanaketarako prestatu.
20:00-22:00
Afaria

Larunbata 10

9:00-11:30
Topagunearen aurkezpen motza (sarrera gisa)

Experientzien elkarbanatzea

11:30-13:00
Ikerketa galderetan oinarritutako hausnarketa kolektiboa
13:00-15:00
Bazkaria
15:00-17:00
Gizarte Elkarrizketak, aniztasuna eta bizikidetza. Hurbilketa teoriko-praktiko bat. Aurkezpena eta talde solasaldia
17:00-19:00
Topagunea berrituz. Erak eta jarrerak berritzen.

Hausnarketa kolektiboa naturan

19:00-19:30
Itxiera