Topaldiaren bideoak sarean

Urtarrilaren 25 eta 26an Durangon ospatutako Topaldiaren edukiak sarean daude jadanik. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburua izan du aurtengo Topaldian, eta bi egunetan euskaltzaleen elkarteen jardueran giltzarri den zubigintza aztertu zen ikuspegi ezberdinetatik.

Jardunaldietan parte hartu ezin izan zutenek bideoetan eduki interesgarri asko aurkituko dituzte. Hurrengo asteotan joango gara eduki guztiak apurka apurka zabaltzen.

Jardunaldiaren kronika Topaldiaren webgunean aurkitu daiteke.

Ondoko gidoian aurkitu ahal izango dituzue hitzaldi guztietako lotura zuzenak:

 

 

Jardunaldiaren aurkezpena

  • Elena Laka (Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria)
  • Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
  • Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia)
  • Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendari Nagusia)

Palankak eta zubiak

Udaletatik eragiteko aukera berriak (EAEko udal legea eta Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa)

Udalak eta euskaltzaleen elkarteak; funtzio banaketak eta lankidetzarako aukerak

Elkarlan esperientziak

 Lurralde arteko harremanez

Hizkuntza komunitateen arteko zubiak