Irudienea archivos - Page 8 of 23 - Euskaltzaleen Topagunea

 Atsolorrak sorgindu du IV.Benito Ansolako epaimahaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/28
Zaintzaren gizarteratzea eta auzolanaren berreskurapena azpimarratzen ditu Ruben Martinez Rosasek, Ereñotzuko atsolorra errituan ardaztutako dokumental egitasmoan. Urriaren 21ean jasoko du, Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian, IV. Benito Ansola Saria.
XIII. Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/18
Aurten Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran gazteentzako espazio berri bat zabalduz. Aurkezpena online egingo da urriaren 20an eta 48 ordu izango dira filmak egiteko. Sari banaketa ekitaldian 2600€ banatuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko zine aretoan, urriaren 28an. Izen ematea urriaren 15era arte dago zabalik www.kameratoia.eus en.   Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya aldaketa garrantzitsu batekin dator aurten Lekeition […]
Irudienea abian da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
52. Durangoko Azoka abian da, baita Irudienea ere, Azokako Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen gunea. Aurtengo Irudienean izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 4a eta urriaren 13a bitartean. Fikziozko filmak, laburmetraiak, lan esperimentalak, dokumentalak… era guztietako ikus-entzunezkoen erakusleiho izango da aurten ere Irudienea. Beraz, sortzaile bazara  adi data honi, prestatu zure lanak eta Urriaren 4tik aurrera […]
Laburbira 2018rako filmak jasotzen ari gara
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/08/31
Laburbirarako lanen aukeraketarako lanak abenduaren 15era arte bidali daitezke. 2018ko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak. Hirugarren urtez, Laburbirarako  deialdi zabala egitea erabaki da, filmak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Are gehiago, urte osoan zehar ari gara jasotzen sortzaileek bidalitako lanak. Izan ere, zirkuituaren helburu nagusia […]
XIII.Kameratoia: urrian Lekeition
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/08/31
Kameratoia ikus-entzunezko rallya Lekeition ospatuko da aurten. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak elkarlanean, Euskal Herriko gazteentzat propio, espazio berri bat zabalduko da euskarazko filmen jaialdi bakarrean. Urriaren 20tik 22ra izango da filmak ekoizteko tartea eta sari banaketa ekitaldia urriaren 28an, Lekeitioko “Ikusgarri” zine aretoan.
Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/06/02
Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik eta irabazleak 3000 euroko saria jasoko du bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak laugarren aldiz antolatu dute Benito Ansola Saria, euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko. Hemezortzi eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    12 − 6 =