Irudienea archivos - Page 15 of 23 - Euskaltzaleen Topagunea

Kameratoiaren 10. edizioa abenduaren 6tik 8ra egingo da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/28
2005 urteaz geroztik, Euskaltzaleen Topaguneak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du urtero. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta iazko arrakasta dela eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazan egingo dugu, bigarrenez.   Lehiaketak 48 orduko formatua mantenduko du. Hala, abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburren gaia eta bertan islatu beharko dituzten ezaugarrien zerrenda […]
Kameratoiaren 10. edizioan euskara elkarteei zuzendutako "Topagunea Sari Berezia" banatuko da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/21
  Datorren astean Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan izena emateko epea zabalduko da. Topaguneak 2005ean Eibarren antolatutako lehen edizio hartatik, urteak igaro dira eta 2014ko abenduan Kameratoiaren 10. edizioa izango da. Urte berezia izanik, keinu bat egin nahi dizuegu Euskaltzaleen Topaguneko kideei, zuei zuzendutako sari berezi bat eskainiz. Hala, 600, 900 eta 1.200 euroko sariez gain, […]
Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/16
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza da IRUDIENEA, Zugaza zineman kokatua dagoena. Aurten, abenduaren 5etik 8ra izango da azoka, eta guneetan hainbat diziplinatako lanak aurkezteko aukera izango dute sortzaileek. Ahotsenea, Areto Nagusia, Kabi@, Irudienea, Saguganbara eta Szenatokia guneetan izena emateko epea urriaren 15ean bukatuko da. IRUDIENEAk euskarazko ikus-entzunezko lanak proiektatu eta aurkezteko aukera eskaintzen du. Era guztietako lanak izan […]
Harrera ona izan du Laburbirak bere hamaikagarren edizioan
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/19
Euskarazko ikus-entzunezko laburren sorkuntzaren erakuslehio izan da hamaikagarrenez Laburbira. Aurtengoan 30 herritako aretoetan izan dira ikusgai 2013 urtean sortutako zazpi film laburrak eta guztira 900 ikuslerengana iritsi da. Martxoaren 14an abiatu zen zirkuitua eta emanaldi gehienak apirilaren 12rako eskaini baziren ere, azken saioa maiatzaren 9an egin da, Tolosako Leidor aretoan. Ikusle kopurua emanalditik emanaldira aldakorra […]
Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioan aurkezteko epea zabalik dago
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/02
Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioa ospatuko da udazkenean; euskaraz egiten den zinemaren jaialdi aitzindariak beste urte batez ikus-entzunezkoen arloan egiten diren lanak erakutsiko ditu. Aurtengo edizioan parte-hartzeko aukera zabalik dago jadanik eta Zine Bilerako arduradunek beren webgunean aurkeztu dituzte oinarriak. Euskaraz egindako lanak aurkeztu ahal izango dira, 30 minutuko iraupena gainditzen ez duten ekoizpenak. Lehiaketan […]
Laburbiraren XI. edizioa martxoaren 14tik apirilaren 12ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/13
Zazpi film labur eskainiko dira aurten hamaikagarren urtez martxan jarriko den Laburbira film laburren zirkuituan. Urtero legez, Euskaltzaleen Topaguneak herriz herriko euskaltzaleen elkarteekin elkarlanean antolatzen duen zirkuitua da, eta 2013 urtean euskaraz sortutako film labur azpimarragarri zenbait ezagutzeko aukera emango du. Martxoaren 14an, ostiralean, abiatuko da zirkuitua Sondikan eta Atarrabian eskainiko den emanaldi banarekin, eta […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    1 + 3 =