Zabalik dago Irudienean lanak aurkezteko epea

Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza da IRUDIENEA, Zugaza zineman kokatua dagoena. Aurten, abenduaren 5etik 8ra izango da azoka, eta guneetan hainbat diziplinatako lanak aurkezteko aukera izango dute sortzaileek. Ahotsenea, Areto NagusiaKabi@, Irudienea, Saguganbara eta Szenatokia guneetan izena emateko epea urriaren 15ean bukatuko da.Irudienea

IRUDIENEAk euskarazko ikus-entzunezko lanak proiektatu eta aurkezteko aukera eskaintzen du. Era guztietako lanak izan daitezke, hala nola film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, animazioa, spotak eta abar. Aurten bideoklipak Azoka TBn aurkeztuko dira.

Gunearen helburua, euskarazko ikus-entzunezkoak hedatzea da, sortzaileak eta ikusleak harremanetan jarriz. Proiekziorako iraupena mugagabea izango da (beti ere egitarauak eskaintzen dituen aukeren barruan), eta azalpen edo aurkezpenetarako 20-30 minutu egongo dira. Kasu guztietan, sortzaileak egotea lehenetsiko da, hartzaileekin zuzenean harremanetan jar daitezen.

Izen ematea, Durangoko Azokaren webgunean zein Irudienearenean egin daiteke. Bertan aurki daiteke beharrezko informazio guztia.

EMAN IZENA