Irudienea archivos - Page 17 of 23 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/03/20
Euskal Herriko film laburren zirkuitua, LABURBIRA, herriz herri ari da egunotan. Bizkaian hasi zen hamargarren edizioa, Erandion, eta Bizkaira itzuliko da azken emanaldia eskaintzeko, Igorren, martxoaren 29an. Denera, 23 herritan izango da LABURBIRA, tartean Londresen eta Parisen. Martxoaren 29ra arte, ondorengo emanaldiak izango ditugu: Laudio, martxoak 21, osteguna Paris, martxoak 23, larunbata Aizarotz, martxoak 27, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/02/27
Martxoaren 4tik 29ra izango da LABURBIRA film laburren zirkuituaren 10. edizioa. Aurtengoa Erandion hasiko da, datorren astelehenean, eta hilabete bukaerara arte 20 herritan izango da. Euskal Herrian izango dira emanaldi gehienak, baina baita Londresen eta Parisen ere. Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira. Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/01/29
Durangoko Azokako Irudienea gunean, “bikoizketa Vs azpitituluak” izeneko mahaingurua izan genuen. Ikus-entzunezkoen arloan batak eta besteak dituzten abantailak eta arazoak aztertu zituzten, Argiako Mikel Garcia kazetariaren gidaritzapean, zinema eta bikoizketa munduko hainbat adituk. Zehazki, bertan izan ziren Ane Muñoz (zine zuzendaria), Iñako Gurrutxaga (ETB 3), Marian Galarraga (bikoizlea) eta Luistxo Fernandez (http://azpitituluak.com).  Mahaingurua grabatu genuen, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/01/18
Dagoeneko prest daukagu 2013ko LABURBIRA, film labur zirkuitua osatuko duten lanen zerrenda. Guztira, 8 film laburrek osatzen dute programa, batez ere fikzio eta animaziozkoak.   Ohi bezala, ahalegin berezia egin dugu zirkuituak kalitate handiko lanak eskain ditzan. Zortzi lanetatik hiruk saria jaso dute dagoeneko, Lekeitioko Zine Bileran eta Kimuak programan besteak beste. Gainera, guztiak ere […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/12/12
Bukatu da Durangoko Azoka, eta bukatu da Irudienea. Lau egun luzetan asko dira ikus-entzunezkoen gunetik pasa diren lanak, are gehiago bertan une atsegin bat eta hainbat sorpresa izan dituzten ikusleak. Lehen egunean ume eta gaztetxoz bete zitzaigun aretoa, Zinema Euskaraz-eko marrazki bizidunetako filmak ikusteko. Baina unerik magikoena, zalantzarik gabe, bikoizketa tailerrekoa izan zen. Shin Chan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/11/30
Ia urtebeteko ibilbidearen ondoren, gaur jakin dugu, Lekeitioko Zine Bilerako amaiera ekitaldian, nork irabazi duen aurtengo Benito Ansola saria. Bigarren edizio honetan, Maria Elorzak (Donostia, 1988), Maider Fernandezek (Donostia, 1988) eta Aitor Gametxok (Lekeitio, 1989) lortu dute saria, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” proiektuarengatik. Ikus-entzunezko lana ekoizteko 4.000€ jasoko dituzte, eta film laburra 2013ko ekainaren 28a […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 7 = 1