Elkarteak archivos - Page 2 of 25 - Topagunea

[Iritzia] Kalera ateratzeko eta aktibatzeko garaia
By Euskaltzaleen Topagunea  /  04/05/2022
Handira jo
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/03/14
Musean bezalaxe, euskararen partida irabazi nahi badugu, txikira ez ezik handira ere jo behar dugu bai ala bai. Gehienetan txikira ibili ohi gara jokaldiz jokaldi tantoak biltzen partida ikaragarri luzatuz, amaiera noiz iritsiko den antzeman gabe. Eta handira zer? Beasaingo Aittu! Euskara Elkartekoek garbi dute euskararen partida irabaztekotan handira ere jo beharra dagoela eta hortik […]
Udal eta elkarteen izen-ematea zabalik XVII. Laburbira antolatzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/01/27
Zure herrian euskarazko ikus-entzunezkoen saio bat antolatu nahi duzu? Hemen da zure aukera. Badator XVII Laburbira! Urte honetako emanaldiak martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitarte antolatuko dira Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Guztira 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lanen aukeraketa egin da. Irizpideak anitzak izan dira aukeraketa egiteko orduan: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplika, […]
Herriz herri euskaltzaleek antolatzen jarraitzen dute
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Gero eta gehiago dira herriz-herri egiten ari diren gogoeta saio eta euskaltzaleen elkarteak sortzeko prozesu parte hartzaileak. Euskaltzaleak aktibatu eta antolatzeko saio hauek helburu ezberdinak izan dituzte. Herri batzuetan euskaltzale elkarte berriak antolatzeko helburua jarri diote prozesuari, eta beste batzuetan, elkarteek berarien lehentasunak berrikusteko saioak izaten ari dira. Azken hilabeteotan gainera, Euskaraldia herriz-herri martxan jartzeko […]
Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/09
Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz Donostian Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak. Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den […]
Abian da erronka, herrietako batzordeak lanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/09
Lan-mintegia egin genuen joan den larunbatean, urriaren 7an, EHUk Donostian duen Barriola zentroan. Giro onean joan zen Euskarak 365 egun dinamikaren mintegia, parte hartze handiarekin eta lehen geltokia datorren urtean izango duen erronkari heltzeko gogotsu. Lan prozesua irudikatzeko ariketa izan zen saioa, herrietako batzordeen funtzionamenduaren eta ekimenaren antolaketaren urratsen gainean aritzeko ariketa praktikoa.  Parte hartzaileen […]
Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma argitaratu ditu Bagera elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
Egia auzoan hasitako dinamika gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari dela kontuan hartuz, Donostiako Bagera elkarteak esperientzia ezberdinak bildu eta argitaratu ditu. Horrekin batera, aktibaziorako gida bat ere osatu du, antzeko esperientziak martxan jarri nahi dituztenentzako. Uztailean argitaratu eta abuztu bukaeran aurkeztutako argitalpen hauen aurkezpenean aktibazio kolektiborako bidean egitasmo hauek egindako ekarpena azpimarratu dute Bagera […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 18 = 22