Elkarteak archivos - Page 4 of 25 - Euskaltzaleen Topagunea

Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egingo da urtarrilaren 28an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/19
Arabako gazte euskaltzaleak bilduko dira urtarrilaren 28an egun osoz Gasteizen egingo den “Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer?” topaketan. Topaketaren helburua da Arabako kuadrilla ezberdinetako gazte euskaltzaleak bildu eta kuadrilletan antolatzen dituzten euskararen aldeko ekimenen berri trukatzea. Deialdi zabala egin zaie Arabako gazte euskaltzaleei. Izan ere, Araban badago euren euskaltasunaz harro egoteaz gain, euskararen […]
Karrikiri elkartearen liburu azoka eta “genero trataera haur literaturan” hitzaldia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/05
Azaroaren bigarren hamabostaldian II. Haur eta Gazteen Literatura Azoka antolatu du Iruñeako Karrikiri elkarteak. Aurten gainera, berrikuntza garrantzitsua dakar azokak, bi egunetan banatutako hitzaldi interesgarria eskainiko baita bertan. Leire Ubani eta Lander Arburuak “genero trataera haur literaturan” hitzaldia eskainiko dute. Hitzaldia bi saiotan banatuko da (azaroaren 16 eta 23an) eta irakasle, guraso zein literatur zaleei […]
Euskararen 9. maratoia asteburuan Lasarte-Orian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/20
Lau urtetik lau urtera Lasarte-Oriako euskaltzaleek erronka egiten diote bere buruari: baietz 40 ordu, etenik gabe, euskaraz! Joko olinpikoekin batera heltzen da lau urteroko hitzordua eta aurten ere heldu da; hilabete luzeetako prestaketa lanak bukatuta, asteburu hontan ospatuko da 9. Euskararen Maratoia. Larunbatean, urriaren 22an, goizeko 8etan abiatuko da aurtengo Maratoia. Ohikoa den moduan, zortzikote […]
Merkealdian euskarak komertzioetako erakusleihoetan duen presentzia aztertu dute Bagerak eta Berbarok
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/27
Donostiako Bagera elkarteak eta Durangoko Berbaro elkarteak merkealdiak erabili dituzte Donostia eta Durangoko zenbait kaletako komertzioetako erakuslehioetan erabiltzen diren hizkuntzak aztertzeko. Azken asteotan eman dituzte egindako neurketen emaitzak. Donostia: Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?… (Bagera elkartea) Durango: Merkealdian euskara garesti dago Durangon (Berbaro elkartea) Donostian Bagera elkarteak egin ohi dituen neurketen arteko bat da. Udan beste […]
Ermuan bagara! aldarrikatu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/20
(Ermuko Euskal Birusa euskaltzaleen topagunearen kronika) Maiatzaren 28an, 12 ordu eta erdiz Ermuko erdigunea euskaraz bete genuen. Gure helburuak bete ziren, jai giroan Ermuan bagarela aldarrikatu genuen. Egun jendetsua eta parte hartzailea izan zen, adin guztietako jendea eta esparru ezberdinetakoa bildu baitzen plazan. Goizean kirolek, ikastaroek, mintzodromoak plaza bete zuten. Euskaldun berriek ere beraien tartetxoa […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    53 − = 48